Moskutik (euskaraz) maitasunez

Moskutik (euskaraz) maitasunez

Sarrera honetan, azpian aurkituko duzun minutu eskaseko audio pare baten bitartez, Karina eta Polina errusiarrak aurkeztu nahi dizkizugu, txunditurik baikaude zeinen ondo ikasi eta hitz egiten duten euskaraz.

Moskutik (euskaraz) maitasunezAbenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, ospakizunak izan ditugu nonahi; baita atzerrian ere, besteak beste, Etxepare Institutuak munduan zehar barreiaturik dituen eta gero eta gehiago diren eskolatan.

“Nazioartean ere ozen entzuten da euskararen taupada, mundu osoko euskaldun berrien bihotzetan” adierazi berri du 17 herrialdetako 34 unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura irakasten diharduen institutuak.

Errusian dago horietako bat, Moskuko Lomonosov unibertsitatea. Leire Zabala da bertako irakaslea, Euskadi Irratiko Amaraunak iragan asteburuan elkarrizketatu zuena, “Euskal Herrian euskaraz” (edo Moskun ere guk euskaraz) kantatu zuten hiru ikaslerekin batera.

Goiko estekan elkarrizketaren laburpen bat duzue entzungai, errusiarrak euskaraz kantuan entzutearekin batera. Azpian berriz, bi txatal moztu ditugu; Karina Mishchenkova-rena da bata, Polina Plishak-ena bestea.

Gurean, hizkuntza zaharra ahotan hartzeak egiten gaitu euskaldun, donostiarra edo errusiarra izan. Herritartasuna, euskararen bidez lortua, hara!

 

Karina

Karina itzultzailea makina bat hizkuntza hitz egiteko gai da, besteak beste pertsiarra eta orain bost urte ikasten hasi zen euskara.

.

Polina

Hizkuntzalaritza ikasten ari den Polina ere eleanitza da. Hiru urte daramatza euskara ikasten, bere esanetan, “hizkuntza arraroak gustatzen zaizkidalako”.

2 pentsamendu “Moskutik (euskaraz) maitasunez”-ri buruz