Mojojoina eta Quizquira: Genesia

Mojojoina eta Quizquira: Genesia – 

Mojojoina eta Quizquira: Genesia

Costaldeco herri batean itsasadarreco ur gacien joan-ethorriec oztopo bat aurquitzen çuten harrizco çubi batean, ceina sei bat pilarez eusten baitzen. Pilareen artean igarotzen çuten ur massac pressione-aldaqueta batequin aurquitzen ciren çubiaren aldean, marea-gora cenean noranzco batez eta marea-behera cenean berce noranzcoaz. Hala, çubiaren pilare sendoen artean formatzen cen chimboa deiturico corronte indartsu bat, eta haren ondorioz, fondo sacon bat eguin cen çubico aho bacoitzean.

Çubia egunero ceharcatzen çuten ehundaca herrico viztanlec eta visitaric, cela oinez ala automovilez. Çubian ere paratzen ohi ciren hainbat lagun cannarequin arrança eguitecotz edo çubiaren igarobideetan muscuiluac jassotzecotz. Uren igarobide hartan thoqui ecinhobea topatu çuten mojoinec, eta hala fondo cehatz horretan, chimboaren uren oparotassunean garatu ciren çonaldeco mojojoin handien eta ossassuntsuenac. Herrico vicilagun anhitzec mojojoin haiec bilcen cituzten, eta eçagunac ciren euren çaporeagatic eta euren tamainagatic.

Itsasadarreco berce lekuetan bercelaco muscuilu, ciçare, crustaceo eta arrainac ere ba ciren. Ecosystema anhitz horretan humanoec cate alimentarioaren goico stratoa ossatzen çuten. Herrico vicilagunetaric asco tchalupaz joaiten ciren harat-honat, edo marea behera cegoenean itsasadarreco fondoac aracatzen quizquirac harrapatzecotz. Herrico hondaquinac itsasadarrerat joaiten ciren, belenac ossatuz nondic itsasadarreco mubleec eta berce animalia anhitzec elicagaia topatzen baitzuten.

Itsasadar hartan quizquirac ere anhitzac ciren, mota gucietaco gainaçaletan sacabanaturic. Marea beheratzen cenean harrien arteco putzuetan confinatuac gueratzen ciren, eta marea gorunz eguinic handic asacatzen ciren.

Chimboco fondo hori ez cen lekuric egoquiena quizquirac installa citecen, bainan behin haietaco bat, chimboco fondoan atchiquitu cen mojojoin baten alçoan. Quizquira horrec mutatione aberrante baten ondorioz eçaugarri berheci bat ceducan. Intelligentea cen. Ba cequien pensatzen. Horrec eraguin ceraucon bere vicitza laburrean haimbat problema ikusten ahal içaitea, bai eta bere bacardadearen jabe eguin içaitea. Topatu cenean chimboco mojojoinarequin, hor gueratu cen, ceren compturatu baitzen ecen mojojoin harec modu berhecian communicatu cela berarequin, ceina ordura arte ez baitzuen nehoiz sentitu. Ez cegoen bacarric mundu hartan.

Mojojoina gaztea cen, bainan osso handia jada, eta ossassuntsua. Bertoco mojojoinac orohar ossassuntsuac eta handiac ciren, ceren elicadura oparoa escuratzen baitzuten ur-corronte hartan. Euren artean ere communicatzen ciren, bainan gauça simpleetan eta modu ritualiçatuetan. Hala ere, mojojoin hura ezberdina cen. Hari hurbildu citzaionean, mojojoinac bota ceraucon quizquirari fitoplanctonez eguinico pure puscatto bat, eta quizquirac hura hartu çuen. Horrela hurbildu ciçaion, eta orduan mojojoinac berce pusca bat bidali ceraucon. Quizquira ohartu cen mojojoinac berarequin communicatzen nahi çuela, eta nahiz hura çaila içan baledi ere, poliqui-poliqui elkarren arteco ulermen bat garatu çuten.

Mojojoinac, quizquirac beçala, ba cequien pensatzen. Modu ezberdinetan pensatzen çuten biec, prefosta, bainan elkarren artean ulercen hassi cirenean euren ulermenac nahastu ciren, eta banaecin bilhacatu ciren. Muguimendu eta keinu simple baina aldez aurretic pensatuac eguinez informatione patroin simpleac elkarri igorcen cerauzquioten, eta hala patroin haiec memoriçaturic, ba cequiten patroin haien erranahia cein cen. Horrela quizquirac ulertu çuen mojojoinaren hizcunça, eta berea eracutsi ceraucon ere. Mojojoien artean hizcunça moduco bat ba ceducaten, bainan euren oinharrizco gaucetaracotz valia ceçaqueten. Içan ere euren mundua thoqui hartarat mugatua bai cen. Gainerat ez ceducaten informatione ophticoa communicatzeco gaitassunic. Quizquirac mundu çabalago bat eçagutzen çuen, eta gainerat ba ceducan inguruco lekorearen irudi bat eguiteco gaitassuna.

Demboraz, bere lagun mojojoinari erakutsi ceraucon cer cen informatione ophticoa, bai eta informatione hori nola interpreta ceçaqueen ukimenaz jassotzen çuen informationearen analogia baten bitartez. Hala ere, conscienteac ciren biac: mojojoinac ecin çuen ikussi, bainan behin ulertu çuenean cer cen ikustea, bere bercelaco sençumenac forma berriaz erabilcen hassi cen. Anceco gauça guertatu ciçaion quizquirari, ceinari mojojoinac açaldu baitzeraucon nola interpretatzen çuen bere lekorea. Biec ba ceducaten inguruco substanciac identificatzeco gaitassuna, eta biec ba cequiten cer cen egoquia eta cer ez, non cegoen riscua eta non elicagaia, eta gainerat nola biec pensatzeco gaitassun aberrante haren pean vici bait ciren, ceinac haiec euren inguruco lagunen artean berheci içaitea eraguiten çuen, hala lortu çuten biec euren artean intellegatzen jassotzen çuten informationea.

Behin herri horretaco guiçon bat sartu cen chimboan mojojoinac bilcerat. Haien paradisso harec ceducan eçaugarri bat cen ecen noicero aguercen cirela içaiqui erraldoi batzuc eta haien artean batzuc bahitzen cituztela eta eraman. Aldi hartan, guiçon batec gure mojojoina hartu çuen eta borthizqui arrancatu çuen harrizco paretatic. Mojojoinari atchiquitu citzaion quizquira, eta harequin eraman çuen erraldoi haren bere escuan. Athera ciren uraren superficietic campo, guiçon bilçailea çubico pilarean cegoen harri cosca batera igo cen, eta bolsa batean sartu behar ukan lituzque mojojoina eta harequin baterat quizquira, bainan irriztatu cen harri baten verdinean, eta nahiz bere oreca azcar batean berrescuratu baçuen ere, harrapaquinac escapatu citzazquion, eta hala vueltatu ciren chimborat mojojoina eta quizquira.

Guiçona berce cembait alditan vueltatu cen chimboaren fondorat, eta haimbat muscuilu bildu cituen. Guero handic joan cen. Uretarat erorceracoan mojojoinac cembait vuelta eman cituen, harri baten azpian eçarri arte. Quizquirac bera bilhatu çuen, eta topatu cirenean guertatu cenari buruz aritu ciren biac. Quizquira ohartu cen içaiqui erraldoi haren formaz eta muguimenduetaz, eta eçaguna eguiten ciçaion. Açaldu ceraucon dena mojojoinari. Mojojoinac bere aldetic, thoqui hura egoquia ez cela eritzi çuen, eta proposatu ceraucon quizquirari bien artean desplaçamenduac eguin ahal içaiteco elkarlan bat eguitea. Orduracotz, bien arteco elkarhizquetac asqui garatuac ciren. Ez bacarric oinharrizco beharren gainean, baicic eta gai abstractuen inguruan ere. Ordura arte imaginatzen cituzten euren realitatetic campoco realitate posibleac, eçagutzen cituzten informationeen araurat.

Gauça da: biec bacequiten informationea rhithmoen bitartez jassotzen çutela, eta eurec eguiten çutena berceric ez cen baino informatione haiec euren memoria-systema batean integratu, jakinic gauça edo rhithmo bat cer cen eta cer ez cen. Erran beçala, phenomeno aberrantea cen eurena. Mutatione genetico bat eman cen euren conceptionearen momentuan. Içan ere biac içaiqui beçala abiatu cirenean justuqui heldu ciren lurrerat neutrinoz eta gamma-izpiez ossaturico rayon cosmico batzuc, eta itsasadarreco urac ceharcatu cituzten, justu thoquietan non elkartu baitziren mojojoiaren eta quizquiraren gametoac, haien processu naturalaren gainean eraguinez.

Justuqui haien DNA codigo emea eta arra elkarquilatu cireneco processu naturalean, izpi cosmico haiec proteinen arteco reactioneetan aldaqueta batzuc eraguin cituzten. Halaco mutationeac Lurra planeta ossoan cehar eraguin çuten, guehienetan içaiquien garapen eta transmisione geneticoan aldaqueta ez hain berheciac eraguinez, bainan justuqui bi lagun hauen baithan eraguin çutena cen pensatzeco gaitassuna. Ez ciren bacarrac içan, ez itsasadarrean ezta gure planetaren lurraçal ossoan cehar ere. Bainan bi lagun hauec elkar topatu ciren eta pensatzeco gaitassuna elkartu ahal ukan çuten. Eta horrequin horretaz jabetu eguin ciren.

Orduan, erabaqui çuten berce aldetic berce quizquira eta mojojoin intelligenteac bilhatzea eta euren artean cooperatzea, ceren compturatu ciren ecen, nahiz eta jada bacarric ez ba ceuden individuo beçala, berdin berdin ceuden bacarric içaiqui cooperativo beçala, eta ulertu çuten gainonceco lagunac aurquitzen ba cituzten haiec ere esquertuco çutela intelligencia garatzeco auquera hori, eta gucien artean euren asmoac erreçago gauçatuco cituztela.

Ceren gainerat, compturatu ciren ecen beharco cirela reproducitu, nahi ez baçuten hil eta desaguertu, halacoetan anhitzetan guertatu beçala. Horrela, mojojoin eta quizquira intelligenteac bilhatzeari ekin ceraucoten, ez bacoitzac bere aldetic baicic eta bien artean ossaturico içaiqui berri bat beçala. Içan ere, quizquirac bacequien berac bacarric creatu çuela bere exoskeletoa. Eraiqui çuenean instinctivoqui eguin çuen, bainan horretaz hausnartu çuen, eta ondorioac athera cituen.

Quizquirac pensatu çuen, eta hala adiaraci mojojoinari:

– Beitu, ni hi beçalacoa naiz. Bioc gara hodi digestivo intelligenteac ceinetan haimbat içaiqui aritzen diren elkarlanean hodi horretatic euren elicadura atheratzen, eta gucien artean vicitzeco strategia berbera compartitzen duten. Eguin deçaquegu gauça berbera gu bion artean. Bion artean içaiqui bat ossatuco dugu. Hic eraiqui dun oscola bat hire inguruan, eta nic aldiz exoskeleto apparatu bat. Molda gaitezque bion artean systema ossatuago bat eguinez. Cer deritzon?

– Bai, egoqui deritzot. Hic dakic halacoac eguiten, eta nic hire bitartez ikassico dut ere.

– Nere exoskeletoaren parte batzuc moldatu beharco ditut hire baitan integratzecotz, eta hire oscola ere moldatuco dut. Horrequin baterat, gure gorputzac bateratuco ditugu. Saiatuco naiz hire gorphutzaren baithan sarcen, eta hala nere gaitassunac eta hireac bat bilhacaturen dira.

Quizquira mojojoinaren barruan sartu cen, bere arthaciequin ehunetan mozqueta osso cehatzac eguinez, eta mojojoinaren systema neuronala bere propioarequin lothu çuen. Horrequin baterat, bere antena nagusiac athera cituen haren oscolean çulho batzuc eguin ostean. Mojojoinaren eta quizquiraren barruco organoen artean ba cen analogia bat, nahi eta osso ezberdin antholatua baceuden ere. Horrela, quizquirac desseinatu çuen oscolaren berce forma bat, aurrecoan oinharrituric bainan moldatua. Ba cequien, ceren arthropodo guciec ba dakite, ecen, desseinu gogorra baterat fonctionnatu behar çuela desseinu bigunarequin; eta hor, muscuiluac auquera emaiten çuela pieça gogorren artean ehun biguna chertatzeco.

Quizquira athera cen bere exoskeletotic eta mojojoinaren baithan sartu cen, eta mojojoinaren systema organico batzuc bere systemequin alderatu cituen. Berantholamendo osso bat burutu çuen, pieça batzuc bere horretan utziz eta isolatuz, berce batzuc elkarren artean integratuz, eta bere exosleletoan aldaquetac eguin cituen. Ondoren exoskeleto berria pilotatzecotz, bien systema neuronalac baterat batzutan eta berce batzutan bacoitzac bere aldetic fonctiona citecen, bi lagunen arteco apparatu biguna ossatu çuen. Mojojoina harrituta cegoen quizquiraren structura hura pilotatzen ikassi çuenean. Horrequin bateran, quizquiraren systema ophticoa bere baithan integratuz hasi cen ikusten. Ikusten ahal çuen, ceina bait cen ordurat arte quizquirac açalcen ceraucona. Mojojoinaren oscola gueratu cen systema bat beçala cein riscu cembaiten aurrean isten ahal baitzen, moldaturic bien arteco forma berriari, eta aldi berean, behin itchiric, athera citzaqueen cembait antena ophtico, acustico eta chimico, ceinequin campoco mundutic ez baitziren isolaturic egongo oscola itchita egonic ere.

Systema sexualac ere bateratu cituzten. Bide batez, auquera eduqui çuten sexua practicatzecotz, eta hortaz asco goçatu çuten, bainan ohartu ciren ecen, nahiz eta mojojoia eme içan eta quizquira ar, ez cirela gai euren artean code genetico horretatic içaiqui bat sorcecotz. Pensatu çuten, ecen, lortu behar çutela ecinbercean berce quizquirac eta mojojoiac, euren arteco içaiquia reproduci cedin nahi baçuten. Horrela, bilhatu çuten quizquira eme bat eta mojojoin ar bat. Ez çuten topatu euren intelligencia garatu çuen lagunic, beraz erabaqui çuten speciequide haiec erabilico cituztela euren mesederat explicationeric eman beharric gabe.

Euren artean burutu çuten integratione-processua copiatu çuten quizquira eme eta mojojoin ar batequin, eta hala ossatu çuten haiec beçalaco içaiqui bat, bainan soritcharrez, intelligenciaric gabecoa. Euren sexu-reproductione systema antholatu çuten içaiquia ar içaitecotz. Eta erabaqui çuten euren arteco içaiquia eme içanen cela, eta horretaracotz campoco sexu systema antholatu çuten mojojoinen systemac erabiliric.

Içaiqui ez intelligente harequin reproductione sexuala burutzea lorthu çuten, bainan lehen bi saiaqueretan jaio ciren içaiquiac ez ciren gai haien informationea memorian metatua intelligitzeco, eta babesa eta maitassuna eman baceraueten ere, etsipen punctutto bat sentitu çuten. Haiequin ernalceco valiatu cituzten, eta handic athera ciren quizquira-mojojoinetaco bi intelligent athera ciren.

Ordutic aurrerat hiru quizquira-mojojoin autosynthetico ba ciren itsasadar horretan jada. Eta haiequin batera berce ehun bat haien mailaco intelligenciaric gabecoac. Itsasadarreco choco batean eçarri ciren, çubiaren chimbo batean, eta han aurrerat eguiteco strategia bat desseinatzen eta practican jarcen hassi ciren.

Mojojoina eta Quizquira: Genesia

Mojojoina eta Quizquira: Genesia

Zer duzu buruan “Mojojoina eta Quizquira: Genesia”-ri buruz