Beatrix Faerber, bidelaria: “Mintzanetek bizitza aberasten dit“

Beatrix Faerber, bidelaria: “Mintzanetek bizitza aberasten dit” –

Beatrix Faerberrek 51 urte ditu, eta nahiz eta Alemanian jaio, egun Irlandan bizi da; Corken, hain zuzen ere.

Beatrix Faerber, bidelaria: “Mintzanetek bizitza aberasten dit“Duela hiru urte ezagutu zuen Mintzanet, “pozik nengoen, lagun bat bilatu zenidaten, eta geroztik ordu bat hitz egiten dugu astero“.

Bere bidelaria Berrobiko mutil bat da, eta haien artean oso harreman ona daukatela esan du: “Oso desberdinak gara, bizi-esperientziak ere desberdinak ditugu, baina gure elkarrizketak onak dira“.

Eta zer egiten du Alemaniako emakume batek euskara ikasten? “Zaletasun maite bat da, neuk aukeratutako erronka. Hizkuntza bakoitza lorategi bat da, eta euskara oso ederra iruditzen zait“, azpimarratu du.

Azaldu digunaren arabera, euskara ikasteaz gain Euskal Herriko ohiturei eta bizimoduari buruz asko ikasten ari da: “Ni urrun nago, baina proiektua oso gomendagarria da, bizitza aberasten dit“.

.

Beatrix Faerber, bidelaria: “Mintzanetek bizitza aberasten dit“