Marta De Pedis, bidelaria: “Errespetu kontua da. Horregatik erabaki dut euskara ikastea”

Marta De Pedis-mintzanet bere ahotan

Italiarra da, jaiotzez, Marta De Pedis (1991). Erromakoa. Hizkuntza Modernoak ikasi zituen unibertsitatean, eta bertan izan zuen, hain zuzen ere, euskararekin lehen hatu-emana. Gaur egun, hizkuntzalaria da, eta Gasteizen bizi da. Hiru urte daramatza doktoretza tesia prestatzen.

Ez du oso ondo gogoratzen nola izan zuen Mintzaneten berri, “agian Interneten bilatuz aurkitu nuen, edo beharbada irakasleren batek aipatuko zidan”, baina egitasmoan izena eman, eta berehala elkartu genuen Mikel Markotegi bidelagun nafarrarekin. “Jariotasuna lortzen lagundu dit Mintzanetek. Bai ala bai, hitz egitera behartzen zaitu, eta horrek izugarri laguntzen du”.

Ikusi Marta De Pedisekin izan dugun solasaldiaren bideoa mintzanet.eus atarian…

mintzanet