Lan poltsa osatzeko deia

Lan poltsa osatzeko deia –

Elhuyar Aholkularitzak lan-poltsak osatzeko deialdia egin du, berdintasuna, euskara, partaidetza eta berrikuntza sozialaren alorretan. Apirilaren 30a arteko epea dago kurrikulumak bidaltzeko.Lan poltsa osatzeko deia

BEHARREZKOA DA:

  • Unibertsitate-titulua
  • Euskara-maila altua: EGA edo baliokidea
  • Gidatzeko baimena
  • Berdintasunean aritzeko: berdintasuneko graduondokoa edo masterra izatea, edo alor horretako unibertsitate-ikasketa espezializatuak izatea

BALIOETSIKO DA:

  • Euskararen normalizazioaren, partaidetzaren eta berrikuntza sozialaren alorretan esperientzia edo graduondokoa izatea
  • Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea
  • Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko, zein taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea

Deskargatu deialdiari buruzko informazioa (pdf formatuan)
Interesatuok bidali curriculum vitaea: aholkularitza@elhuyar.eus.

Azken eguna: apirilak 30.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.