Lan deialdietan euskarazko lanpostuak zeintzuk diren zehazterik ez zen onartu

 

Lan deialdietan euskarazko lanpostuak zeintzuk diren zehazterik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan.

Lan deialdietan euskarazko lanpostuak zeintzuk diren zehazterik ez zen onartuIruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Hemezortzigarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

.

HEMEZORTZIGARREN ALEGAZIOA

17. artikulua:

“Balorazioa merezimendu gisa”.

17.8 artikulua gehitzea.

“Lan deialdietan euskarazko lanpostuetarako euskarazko titulua eskatuz gero, argi eta garbi agertuko da zeintzuk diren euskarazko lanpostu horiek, lanpostu horien zenbakiak oso garbi adierazita. Lanpostu horien zenbakia adierazterik ez badago, benetan horrelako euskarazko lanposturik ez dagoelako, lan deialdietan horrelako eskakizunik ez da jarriko”.

Arrazoia:

Orain arte, Plantilla Organikoan euskarazko hizkuntz profileko lanpostuen kopurua eskasa baino eskasagoa izan da (% 3 inguru). Hala ere, Iruñeko Udalak lan deialdi guztietan horrelako eskakizuna sartzen du. Horrela, euskarazko hizkuntz profilen gabezia mozorrotu nahi duela ematen du. Existizen ez den errealitatea agertarazi nahi du. Hau da, euskarazko hizkuntz profileko lanpostuak asko balira bezala jokatzen du, esaldi horren bidez hala balitz bezala jokatzen baitu.

Itxurak egitea ez dugu gustoko. Esaldi hori jartzen bada, euskarazko lanpostuen zenbakiak ager daitezela! Ez bada euskarazko lanposturik, ez dadila jarri! Itxurakeriarik ez.

Gardentasunean irabaziko luke Iruñeko Udalak, horrela jokatuta.

.

IRUÑEKO UDALAREN EZEZKOA ALEGAZIOARI

Proposatutakoa administrazio-egintza baten izaera dauka eta, horrenbestez, ez du Ordenantzak hori arautu behar. Hori horrela, ikuspuntu tekniko-juridikotik, alegazioa ezestea proposatzen da.

.

ERANTZUNAREN BALORAZIOA

Alegazioaren testua Euskararen Ordenantza batean jartzea bitxia izanen litzateke, baina Iruñeko Udalaren praktika txarrak horrela aholkatzen du.

Berez, alegazioarekin edo praktika horrekin, euskararen egoera ez da aldatzen Iruñeko Udalean. Baina hizkuntz profileko lanpostu kopurua hain eskasa izanik, ia iraingarria da hori lan deialdietan agertzea.

Hobe luke Iruñeko Udalak kopuru hori handitzea, Nafarroako Gobernuaren ohitura txarrak kopiatu beharrean.

Lan deialdietan euskarazko lanpostuak zeintzuk diren zehazterik ez zen onartu

Administrazioan Euskaraz Taldea