LABURBIRAren XXI edizioa, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, 38 herritara iritsi da 2024an

LABURBIRAren XXI edizioa –

  • Apirilaren 12tik maiatzaren 19ra bitartean 40 emanaldi eskaini ditu Laburbirak Euskal Herri osoko 38 herritan, 850 ikusle bilduz.
  • urtean zehar ekoiztutako 8 film-laburrek osatu dute XXI edizioko bilduma, eta 11 emanalditan zuzendariekin solasaldiak ere antolatu dira.
  • Ikusleen balorazioetan film-guztiek harrera aparta izan duten arren, Babesa filma izan da gustukoena botoa eman duten ikusleen artean.

LABURBIRAren XXI edizioa

Apirilaren 12an hasi zuen bere ibilbidea 2024ko Laburbirak, Bergaran, eta Maiatzaren 19an amaitu da, Etxebarrian (Lea Artibai). Orotara, 38 herritan ikusi ahal izan da 8 filmez osatutako bilduma ikusgarri hau eta horietarik 11 emanalditan autoreekin solasaldia egiteko aukera izan dute ikusleek. Egutegi osoa Laburbiraren webgunean dago ikusgai.

8 film laburrek osatu dute bilduma, horietako asko ibilbide oparoa egindakoak dagoeneko mundu zabaleko zinema festibaletan. Hauexek izan dira, hurrenez hurren:

 

  • DENA ASMATUTA DAGO (Jone Arriola)
  • KATALINAREN ZORIA (Guillermo Ordás)
  • ERRO (Amaia Lejarreta)
  • BABESA (Ander Iruretagoyena)
  • MUNDU BERRI BAT (Mikel Alvarez)
  • ZIRRARA (Ane Cuesta)
  • TALKAK (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
  • BETIZU BURU (Kim Maiteny Munoa)

 

Orotara, 850 ikusle erakarri ditu Laburbirak emanaldietara. Aurten berrikuntza gisara, filmik gustokoena hautatzeko aukera izan dute ikusleek eta guztiek ere balorazio oso onarekin puntuatu badituzte ere, BABESA eta TALKAK izan dira boto gehien lortu dituztenak.

LABURBIRAren XXI edizioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude