Kontu handiagaz egiten doguz jertseak

Kontu handiagaz egiten doguz jertseak

Aspaldi da ZUZEU honetan idazten ez nebala, eta egunotan batua gora eta euskalkiak behera (edo aldrebes) dabilen nahastea ikusita, bideotxo bat ekartzera nator. Ondarroarrak egin dabe, gaur geure hizkuntza zaharraren eguna ospatzen dala-ta; hemendik hauxe baino ez dot esateko: “famauk zaze, famauk!”.

* Mesedez, Ibon, ez egizu bideoa ikusi, zuk ez, ezta poema irakurri be. Hau dozu zeuretzako bertsioa: “Amak egindako jertseak” (Sarasolak entenditzeko morun).

.

.

AMAK EINDDAKO JERTSAK

Amak einddako jertsakin hazi gaz eta kalin,
umik eta txoixak hantxe hobetuen.

Zubitxik bi bidar pentsa baik salto etxen ikasi dou
eta abantin duzen kamioitxa altzaten.

Nahasta etxen douz dauke eta dakar aditzak.
Ixan be, guk euki eztakau ixe, itsosu bakarrik

eta bertatik ekarri ixan dou bir gendune.
Etxi, hoba txikixe, oholezku, antxiñaku.

Bixitxeko ez, bixitxeko naxa itsosu;
horoizintzi eta ezin leiken gauzan guraxe.

Goxa hasten gaz matxasunin, eraten, drogan.
Goxa biharrin eta hil be bai lantzin behin, goxei.

Eskerrak danai etxetsauela barre,
boteriai eta geure buruai batez be.

Hortik diñue gure euskeri ez dala ulertzen,
altuei etxen douela berba, endrerosuk gazela.

Onartzen dou. Gu karenka guz.
Hori bai, ez ga bape itxixak.

Gutako asko honaxe biharrea etorritxakuk ga,
galleguk, andaluzak, senegaldarrak.

Ze esangotsut, launtzarra:
ni hamengoxi na, hauxe ra nire jenti.

Erdu geuana nahibozu eta josikotsuau jertsa.
Ez pentsa, konto handixaz etxen douz jertsak.

Ixan be, ez diz artillezkuk. Gozamen, irudimen
eta askatasunezko harixakin josten douz guk

amak einddako jertsak.

.

Kirmen Uribe

Kontu handiagaz egiten doguz jertseak

Kontu handiagaz egiten doguz jertseak