Komunikazioa komunikatu ezinik
Komunikazioa komunikatu ezinik –
Komunikazioa funtsezkoa da mezuak modu egokian eta gertutasunez zabaltzeko. Zerbitzu publikoen kasuan, herritar guztiei zabaldu beharreko mezuak izanik, euskara erabiltzea lege betebehar izatean gaindi, hartzaileei mezua hobe heltzeko modua ere bada.
Beste askotan bezala Nafarrokoa Gobernua hemen ere ez da bere araudi propioa betetzeko gai.
Hor dugu Nafarroako Foruzainen sare sozialetako kasua, euskararen arrastorik ez, mezu guzti guztiak gaztelaniaz. Behatokian jasotako kexen aurrean, Komunikazio eta herri Partaidetzako buruak berak emandako erantzunak argi uzten du zein den egoera, ondorengoa dio:
“Foruzaingoko Komunikazio eta Herritarren Partaidetzako Taldeari atxikitako lanpostuetara sartzeko (bertatik kudeatzen dira sareak eta kanpo-komunikazioa) ez da beharrezkoa euskara jakitea, hau da, hizkuntza-eskakizunik ez duten lanpostuak dira. Beraz, ezinezkoa egiten zaigu sare sozialetako gaurkotasun informatiboa -txio bat, adibidez- itzulpen-zerbitzura bidaltzea, kudeaketak galdu ezin dugun denbora beharko lukeelako. Foruzaingoko plantilla organikoko zenbait lanpostutan plaza elebidunak daude, eta, beraz, dagokion organoari planteatu beharko litzaioke aukera hori. Langile baldintza horiek aldatzen ez diren bitartean ezingo dira sare sozialak euskaraz artatu”.
Eta orain galdera da? Komunikazioko ataletan euskararen ezagutza duen lanpostu bakar bat ezartzea nahikoa al da egun guztietako gaurkotasun informatiboa euskaraz eguneratzeko?
Aurrekoan Reyes Lintxetak iritzi artikulu baten idatzi zuenari jarraiki, badirudi Nafarroako administrazio ezberdinetako gaitz endemikoa dela.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko azaroaren 14koa]