Kolapsoa

Kolapsoa –

KolapsoaIñigo Barcina derioztarrak berbaldi luze eta zentzuduna egin zigun urtarrilean Marikobasora batu ginenoi. Mila datu beldurgarri helarazi zizkigun, kolapso ekosoziala hizpide. Amaiera aldean, kolapso osteko balizko egoeraz egin zigun berba. Eta bera berbetan ari zela, niri hauxe etorri zitzaidan burura: kolapsoa gertatzen bada, niri lana amaituko litzaidake. Izan ere, kolapsoak ekarriko dituen albo-kalteak kontuan izanda, zaila da imajinatzea enpresek euren dirua jartzea zer eta euskara sustatzeko. Logikoa den moduan, ez litzateke euskara sustatzeko dirurik egongo ez administrazioan ez eta enpresetan ere.

Porrota kartografiatzen nahikoa lana izango dugula/dutela iruditzen zait. Guri buruzko narratibak beste modu batera egin beharko genituzke. Desazkundea eta sinplifikatzea izango dira etorkizuneko giltzarri, hein handi batean. Eta lortu beharko dugu euskara izatea bestelako gizarte eredu baten gogo eta balio sozialen eramaile. Eta identitateak birsortzeko lana egin beharko genuke (ekologo ala taxidermista izango garen erabaki ostean, noski).

Beharbada, balizko kolapso baten ostean, ez litzateke horrenbeste behar euskara sustatzeko (edo bai, ez dakit). Jendartea sinpleagoa izanda, tokiratuagoa izanda, agian akaso beharbada apika euskararen sustapena errazagoa izan daiteke. Baina, kontuz, oso txikiak gara ditugun ametsetarako.

Kolapsoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude