Kirol egun handia ETB1entzat? (Kar, kar, kar)

Kirol egun handia ETB1entzat? (Kar, kar, kar)

Kirol egun handia ETB1entzat? (Kar, kar, kar)Kirol egun handia ETB1entzat” zioen Berriak joan den larunbatean. Esaten zuen ETB1eko langileek eginahal berezia egin zutela Euskal Herriko itzuliko azken etapa eta eskuz binakako finala emateko. Ez dut dudarik hala izan zela.

Baina asteburu guztiak dira “kirol egun handia” ETB1entzat. Zer ematen dute Hego Euskal Herriko kate generalistek* asteburuetan? Fikzioa, fikzioa eta fikzioa. Zer ematen du ETB1ek asteburuetan? Kirola, kirola eta kirola.

Hona hemen, adibidez, apirileko lehenbiziko asteburuan (ostiraletik igandera) emandakoa:

Filmak

Telesail-kapituluak

Kirol emanaldiak

ETB1

2

12**

ETB2

7

8

TVE1

11

2

1

Antena 3

14

2

Cuatro

8

4

Tele5

3

2

1

La Sexta

2

2

TV3 (Katalunia)***

7

7

Oso beharrezkoa da kirola euskaraz ematea, alor hori euskaraz lantzeko eta euskara ez dakitenak euskarara erakartzeko. Baina uste dut ETB2n eta ETB4n ematea egokiagoa litzatekeela. Euskaraz, betiere.

Izan ere, esanen nuke kirolarekin nolabaiteko iruzurra egiten dela euskarazko katean: ikusle kopurua artifizialki igotzen da, euskaraz ez dakitenek ere ikusten dutelako ETB1eko kirola. Bestalde, aurrekontuarekin ere ez ote da iruzurra egiten? Begira, aurrekontu handia bideratzen da euskarazko katerako. Kasik ETB2rako adina. Aurrekontu horretatik zenbat ote da kirol emanaldietarako? Nik nahiago nuke kirola, euskaraz, ETB2n eta ETB4n ematea.

Eta ETB1en fikzio gehiago egotea.

.

*Kate generalista deitu diet honako hauei: era guzietako ikusleendako direnak, ez daudenak ikusle mota batean espezializatuak (kirolzaleak, gazteak, haurrak, etab.).
**Pilota partida bakoitza kontatuta. Hau da, ETB kantxa, pilota saioan hiru pilota partida emanez gero, 3 emanaldi gisa kontatuta. Oreka, Mara-mara eta Zu kirolari saioak ez dira kontatu.

***Bururatu zait Kataluniako TV3ko programazioa kontuan hartzea interesgarria dela. Apirilaren 15-16-17koa da, apirilaren hasierako programazioa ez baitut lortzerik izan. Kontuan hartzekoa da Katalunian badela kate publiko bat kirolerako bakarrik.

Kirol egun handia ETB1entzat? (Kar, kar, kar)