Kepa Errasti euskalkiekin Euskal Herrian zehar oporretan
Kepa Errasti euskalkiekin Euskal Herrian zehar oporretan –
Kepa Errastik Euskal Herriko ia euskalki guztiak imitatu ditu, Ondarroan “a” itsasiaz paso egiten dute, lekeitiarrek “x” berezia dute, Etxalarko euskarak “r” mordo bat ditu… Bikaina “Barrea libre” saioan Kepa Errasti aktore atxabaltarraren 5 minutuko bakarrizketa! Hemen.
eitb.eus youtube – bideo eta bakarrizketa gehiago hemen
Zauztarrek noiztik esateyau no? inoiz ez dit hori aitu.
Lastima, bost minutuko saio bikaina azken bost segundoetan horrela zapuztea. Erdarazko “graziya” egin ezean odol-uzkiak egiten ote zaizkie?
Ba nik erdarak jango gaitu metafora ikusten dut azken horretan… (Eta nahita eginda dagoela gainera…) Oso ona!!
Nik ere horrela ulertu dut. Bakoitzaren euskararen defentsa sutsua eginez euskara hainbeste estutzeak, hau da, euskara zabalaren aurka aritzeak (jatorkeria) gaztelaniari (pues al final revientas el pantalón) eta frantsesari (et ça ne sert à rien) besterik ez dio mesede egiten.
Bai, bai, beti bada arrazoiren bat erdara sartzeko. Eskerrak gure kolonizatzaileek erdaldundu gintuzten. Nola mo’datu behar ginen gainerakoan gizajook euskara hutsean?