Jonengandik Mateorengana

Jonengandik Mateorengana –

Gotzon Lobera, Noticiasen.


Jonengandik MateorenganaFrancoren diktaduraren mendean euskaldun eta euskaraz ez zekiten euskaltzale askok senperrenak eta bi egin zituzten euskal izenak ipintzeko euren seme-alabei, bai eta haien seme-alabek aukera izan zezaten euskaraz ikasi ahal izateko. Horretan jardun zutenek euren ondarea, euren askatasuna, euren familia, euren bizia jarri zituzten arriskuan musu-truk euskalduntasunaren alde. Zailtasunak zirikatzen zituen euskaldun eta euskaltzale haiek ezina ekinaz egiteko. Klandestinitate garaia zen.

Demokrazia heldu zenean, guztiok uste izan genuen euskalduntasuna berez hedatuko zela, ordu arteko beharrak eta ahaleginak ez zirela aurrerantzean ezinbestekoak izango, Jaungoikoaren arnasak euskararen herrietan bizi ziren guztiak euskaldunduko zituela. Bat-batean, klandestinitateko ikastolak legezko bihurtu ziren; sistema publikoak apurka-apurka euskara sartu zuen herrietako eskoletan eta lekaide-lekaimeek era berean jokatu zuten. Orduko ikasketa-garaiko umeen gurasoek aukera izan zuten seme-alabek euskaraz ikasi ahal izateko legearen barruan. Euskara salbu ei zegoen. Gainera, euskal izenak albastoan zabaltzen ziren, bai euskaldunen seme-alaben artean, bai euskaraz ez zekiten euskaltzaleen seme-alaben artean, eta bai erdal girotik zetozen gurasoen seme-alaben artean. Hor agertu ziren neurri barik Jon, Miren, Nekane, Gotzon, Koldo, Irati, Maider… Demokrazia garaia zen.

Geroago ikasle horiek guraso bihurtu dira, eta, ikastoletako ikasle ohien artean ikusten denez behintzat, haien seme-alabak ez dituzte oro har ikastoletan eskolatzen, eta eskola publikora eta lekaide-lekaimeen ikastetxeetara bidaltzen dituzte. Ez dago debekurik, baina euren artean ez ohi dute euskaraz egiten. Eta euren seme-alabei izenak ipintzen dizkietenean, konturatzen gara Unax, Ibai, Iraide eta Edurne gurasoek Mateo, Lucía, Lucas eta Abigail seme-alabak dituztela. Euskalduntasunaren ahultzearen garaia da. Euskalduntasuna osasuntsuago bizi ote zen Francoren kontra bizi ginela?

Jonengandik Mateorengana

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Jonengandik Mateorengana”-ri buruz

  • Asunto freudianoa izan liteke, besterik gabe…”Aita Erahiltze” baino ez…
    Kontrako gertakaria ere ezagutzen dut nik. Euskaldun berri berri batek berriz ere selula santan erderaz egin nahi ez duena.

  • Gure familian nabermena izan da:

    Amona Isabel, alaba Elisabete, biloba Lisbeth, eta ez, aita ez da atzerritarra.

  • Kasu batzuetan egia den arren, orokorrean euskal izenak mantentzen eta hedatzen ari dira, Bizkaian gutxienez horrela da.
    Seme-alabak eskola publikoetara bidaltzea ez da gauza arraroa. Bizkaian behintzat ikastola eta ikastetxe publikoen arteko aldea hutsala da.
    Hori bai, gurasoak beraien artean euskaraz hitz egitearena… artikuluan agertzen den moduan, era oso orokor batean ikastolak ume izandakoa erdaraz egiten duten lehen idatzi dudan bezala, Bizkaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude