Joaquin Gorrochateguiri Euskadiko Ikerketa Saria eman diote. Normala al da?

Joaquin Gorrochategui –

Euskeraren Jatorria Elkarteak, horri dagokionez, zera adierazi nahi du:

Joaquin Gorrochategui

1-Arkeometria aurretik jarri behar da. Gure uste apalean Ikerketa sari bat ezin zaio eman ikerketa eremu bat errespetatu jakin izan ez duen bati. Iruña-Veleiako grafitoena gai arkeologikoa da, eta, Henrike Knörrek zioen moduan, arkeometriatik ebatzi behar du (objektu baten antzinatasuna zehazten duen zientzia). Baina, Joaquinen eskutik hizkuntzalaritzak muturra sartu zuen hor eta euskeraz zer agertu daitekeen eta zer ez zabaldu zuen lau haizeetara. Euskal hizkuntzalaritzan irakasten diren teoriak horiexek dira, teoriak, eta grafitoak datatu arte ezingo ditugu horiek balekotzat eman. Eta objektu arkeologiko bat,  kasu honetan idazki zahar bat egiazkoa den ala ez arkeometriak esango digu, ez hizkuntzalaritzak. Epaiketan grafitoak ez zirela datatu gogoratu behar dugu eta 16 urte daramatzagu horrela, datatu gabe.

2- “Veleia” ala “Beleia”? Gorrochateguik Iruña-Veleiari buruz egin zuen txostenean akats larriak daude hizkuntzalaritza arkeometriaren gainean jarri nahi izateagatik. Adibidez, Eliseo Gilek topatutako 12 “Veleia” hitzak faltsuak zirela adierazi zuen, agertzekotan “Beleia” agertu behar zelako, Mitxelenaren teoriaren arabera. Baina, Eliseo kanporatu ondoren, aparkalekuko lanak egitean langile batek beste “Veleia” idazkun bat topatu zuen, 13.ena. Horrek adierazten digu Euskal Filologian irakasten diren zenbait gauza aldatzen hasi behar direla.

3-Euskalduntze berantiarra. Joaquinek euskalduntze berantiarraren gaian ere zientziaren aurka kokatu da, Alberto Santanak horri buruz egindako dokumentalean bere irudia eskaintzean babesa eman ziolako. Ondoren ere, euskeraren kontra doan oinarri gabeko teoria hori ez du publikoki errefusatu  eta ez du ezer egin ETBri dokumentala kentzera behartzeko.

4-Irulegi. Azkenik Irulegiko Eskuaren kasuan bere jokabide zalantzazkoa dela uste dugu. Hasieran “Zorioneku” agertzen zela esan zigun, gero “Zorioneke”. Horrez gain esan du hizkuntza “baskoniko” batean idatzita dagoela baina ez euskerazaharrean… Baina, erromatar garaiko hilarrietan ia soilik latinezko eta euskerazko hitzak agertzen badira (ez baskonikoak), Euskal Herriaz gain Akitaniatik Soriaraino, eta ez bat eta ez bi hitz, hamarnaka batzuk baizik, nola jarri ahal dugu zalantzan Irulegikoa, latina ez bada, euskera izan behar dela eremu handi horren erdigunean egonda? Eta nola da posible bere lankideek “zorioneku” euskera ez dela esateko txosten batzuk idatzi dituztenean, denak batera ondo koordinatuta, ez erantzutea?

Iruña-Veleian eskabadoraz dagoeneko 6 eremu garrantzitsu  suntsitu dituztenean, azkena San Juan komentuko aztarnak barreiatu, apurtu eta eraitsi dituztenean, Eusko Jaurlaritzak, sari horren bidez, Joaquinek hor izan duen zeregina zuritu nahi du baina herriak badaki zein izan den Joaquinen lana gai horretan: suntsiketa ideologikoki justifikatzen ari da eta arkeometriari uko egin dio, zientziaren aurka kokatuz.

Joaquin Gorrochategui

Zer duzu buruan “Joaquin Gorrochateguiri Euskadiko Ikerketa Saria eman diote. Normala al da?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude