Itziar Aretxaga, bidelaguna: “Mintzanet aparta da ikasten ari direnek eta urrun bizi garenok praktikatzeko”
Itziar Aretxaga, bidelaguna –
“Itziar naiz eta Bilbon jaio nintzen 1965. urtean. Aspalditik Mexikon bizi naiz, hemen lanean ari naizelako. Etxepare Euskal Institutuak bertan eskainitako hitzaldi batera joan nintzenean ezagutu nuen Mintzanet. Aukera aparta da ikasten ari direnek eta urrun bizi garenok praktikatzeko. Bidelari gisa hasi nintzen, baina gaur egun, bidelaguna naiz. Bilboko Hasier Martelekin hitz egiten dut eta elkar ezagutzeko aukera izan dugu. Bakoitzak bere neurrian, besteen ahaleginean lagun dezake. Astean ordu erdi baino ez da, nahiz eta gu normalean ordubetez aritzen garen.”
Eta zu? Zeren zain zaude? Egin zaitez BIDELAGUN! Lagundu euskara on line praktikatzen!
ItziarAretxaga, bidelaguna –
Iker Elustondo, bidelaguna: “Mundu globalizatu honetan, Mintzanetek euskara zabaltzen laguntzen du”
Aniceto Ajuriagogeaskoa, bidelaguna: “Bidelariak gogotsu ari dira, eta horrek ni animatzen nau”