Iseka egitea debekatuta egon beharko litzateke

Iseka egitea debekatuta egon beharko litzateke –

Normalean, hizkuntzak ikasten dituen jendea lanagatik joaten da ikastera, ez plazeragatik. Ordea, nire ikuspegitik, proposamen ludiko bat da, irakurri, musika entzun eta abestu dezakedalako.

Iseka egitea debekatuta egon beharko litzateke
Maggie Taylor (Flickr)

Joan den astean, Chico Buarquek Prêmio Camões irabazi zuen (Cervantes bezalakoa). Benetan, asko poztu ninduen, Chico Buarquek portugesean sartzeko ate handiena ireki zidalako; musika eta literatura onena hizkuntza horretan oparitu zizkidan. Berarekin, gauza asko ikasi nituen. Brasildar batek brasildarrak bezala hitz egiten dudala esaten didanean, irakasleak aparte, Chico Buarquek meritu handia daukala ziur nago. Hala ere, Brasilgo lagunek ere asko lagundu zidaten; bide horretan, nire ondoan zeuden beraien mundua aurkezteko. Idazle honen Budapest liburuan esaten duen bezala: “hizkuntza atzerritar batean ausartzen denari iseka egitea debekatuta egon beharko litzateke” esango nuke. Gainera, “hori egiten baduzue, zuen munduko atea itxiko diozue” erantsiko nuke.

Hizkuntza batean sartzen garenean, beste mundua ikusteko modu bat ezagutzen dugu, ispilua zeharkatzen dugu, Aliciak egiten duen bezala. Atzean, mundu ezberdina aurkitzen dugu: beste mito batzuen bidez azaltzen dute errealitatea; ohitura berriak ikasten ditugu; jokamolde ezberdinak. Hortaz, hizkuntza baten bidez, bidai berri bat hasten dugu. Gramatika eta hitzak ikastea hitz egiteko erabilgarria da. Baina kultura ezagutzen badugu, harreman berriak sor ditzakegu.

Norbaitek zein hizkuntz dakidan hitz egiten galdetzen badit, portugesa eta euskara erantzuten diot. Agian, frantsesez eta italieraz gauza batzuk dakizkit, hala ere ez dut sarrerako atea zeharkatu. Gainera, nik hizkuntza batzuk ikasi ditudan arren, amak jarri zizkidan ezizenak “mi hija la brasilera” eta “mi hija la vasca” dira. Zergatik? Nire ustez gure munduak ahoan bizi direlako. Adibidez, aita hil zenean, niretzat Galiza ere hil zen berarekin, Galiza bere ahotik ateratzen zelako. Amaren ustez, antza denez, nire ahotik beti Brasil eta Euskal Herria ateratzen direla dirudi.

Liburu askotan gertatzen den bezala, inportanteenak gurekin etortzen direnak eta bidaia dira. Esaterako, Mago de Oz liburuan guztiek zer edo zer lortzen dute elkarrekin egiten dutelako. Uztailean, B2ko azterketa euskara maila frogatzeko egingo dut. Jakina, gainditu nahi dut; baina, gainditzen ez badut, ez da arazorik egongo, lagun asko (eta onenak, gainera) euskara ikasten ezagutu nituelako.

 

Iseka egitea debekatuta egon beharko litzateke

Eskola publikoko irakaslea naiz