Iruñeko Udalak euskara baztertu du lan deialdi batean, jendaurreko postuetarako

Iruñeko Udalak euskara baztertu du lan deialdi batean – 

Iruñeko Udalak euskara baztertu du lan deialdi batean, jendaurreko postuetarako

IRUÑEKO UDALAK EUSKARA BAZTERTU DU LAN DEIALDI BATEAN, JENDAURREKO POSTUETARAKO

Iruñeko gobernu aldaketa egin zenetik, Iruñeko Udalak bere administrazioan sartzeko lehenbiziko lan deialdia egin du (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko martxoaren 26an). Deialdiaren helburua da ofizial administrarien bi zerrenda osatzea, lanpostuak aldi baterako betetzea behar denerako (zerrenda bat da barrukoa eta bestea kanpoko jendearentzat).

Estreinaldia ezin okerragoa izan du; izan ere, jendaurreko harremanak izatea eskatzen duten lanpostuak izanik, euskara jakitea ez da baloratu (ez asko, ez gutxi; ezer ez). Horrelako lanpostuetarako ez badu baloratu, noiz baloratuko du?

Iruñeko Udalean badira lanpostu batzuk profil elebiduna dutenak, baina oso gutxi dira, eta, gainera, batzuetan euskara ez dakitenek okupatzen dituzte (langile horiek erretiroa hartzean beteko dituzte elebidunek, ustez). Eta, gainera, euskara jakitea baloratu ere egiten ez bada…

Borrokan segituko dugu, profil elebidunak jar daitezen, eta bestela, gutxienez, euskara jakitea balora dadin.

Iruñeko Udalak euskara baztertu du lan deialdi batean, jendaurreko postuetarako

Administrazioan Euskaraz Taldea

2 pentsamendu “Iruñeko Udalak euskara baztertu du lan deialdi batean, jendaurreko postuetarako”-ri buruz

  • Antsoaingo udalak (EHBildu) ere gauza bera. Haurreskolako sukaldari eta hirigintza teknikari lanpostuetarako euskaraz eskatu ez eta saritu ere ez.
    UPN eta PSN bezala, berdin-berdin.
    Haiena euskarafobia bada, EHBildurena zer da?
    Korrikan itxurakerietan ibili eta bi astetara, euskaldunon hizkuntz eskubideak hankartetik.

  • Alderdien helburu bakarra botere-kuotak eskuratzea denean, herritarron beharrak bazterrera utzi eta arazoaren (sistemaren) parte bihurtzen dira..Lehen kaltetuak talderik zaurgarrienak izan ohi dira, eta euskaldunona talde oso zaurgarria da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude