Iruñeko Udalak bi igogailu gaztelania hutsean

Iruñeko Udalak bi igogailu gaztelania hutsean –

IRUÑEKO UDALAK BI IGOGAILU GAZTELANIA HUTSEAN

Iruñeko Udalak bi igogailu gaztelania hutsean

Nafarroako Arartekoak 2020ko otsailaren 20an egindako gomendioari ezetza eman dio Iruñeko Udalak. Ez du ele bitan (gaztelania/euskara) jarriko Zabalguneko Civivoxen eta Erriberri kaleko lur azpiko aparkalekuan instalatutako igogailuen ahots sistema. Ezetzaren berri eman du Arartekoak 2020ko ekainaren 29an.

Iruñeko Udalak hauxe dio: Legezkoa da lokuzioak ele bitan ez egotea; oraingo Euskararen Ordenantzak herritarrekiko harremanetan elebitasun asimetrikoa ezartzen du; ez dago behartuta mezuak bi hizkuntzetan grabatzera.

Bitxia da gero mezu elebakarrei elebitasun asimetrikoa deitzea…

Momentuz, ez dira behar bezala bideratuko, ez eskaera hau, ezta Arartekoaren gomendioa ere. Ez da, hala ere, Navarra Sumaren egoskorkeriaren ondorio hutsa. Afera hau 2019ko otsailaren 7an hasi zen, eta orduko gobernu taldeak esan zuen ahots sistema ele bitan jarriko zuela, baina ez zuen hitza bete.

Iruñeko Udalak, bere osotasunean, dauka kasu honetan elebitasuna ez zabaltzearen erantzukizuna.

Udalak bi igogailu gaztelania hutsean

Administrazioan Euskaraz Taldea