Iruña-Veleiako 4. Biltzarra Durangon, urriaren 26an

Iruña-Veleiako 4. Biltzarra Durangon, urriaren 26an

18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok ikertzen jarraitzen dugu eta datazioak ukatu zituztenek Iruña-Veleia hondeamakinarekin suntsitzen jarraitzen dute, etengabe.

Gai hau argitzeko mota askotako ekintzak egin dira baina, bereziki, orain arte gauzatutako Iruña-Veleiari buruzko egindako hiru biltzarrak aipatu behar ditugu. 2012an lehenengo biltzarra egin genuen eta besteak beste, Edward C. Harris arkeologia modernoaren aita eta beste hainbat aditu izan genituen. Ondoren, 2016an, bigarren biltzarra eta 2021ean hirugarrena. Guztira 24 aditu izan dira, hemengoak zein kanpokoak, hainbat ikerketa arlotakoak.

Biltzar horietan guztietan ikusi dugunez, grafitoak egiazkoak izateko gero eta arrazoi gehiago daude eta, horrez gain, faltsutasunaren aldeko argudio guztiak ezeztatuz joan dira urte hauetan.

Oraingo Biltzarraren hizlarien ponentziei esker azken ikerketak ezagutu ahal izango ditugu eta baita azken suntsiketak ere. Horrez gain, komunikazioak aurkezteko aukera egongo da biltzar honetan.

Iruña-Veleia euskal arkeologiaren eta hizkun-tzalaritzaren ardatzetako bat bihurtu da. Bertan gauza asko ikusi daitezke: ondare arkeologikoan zelako aberastasuna dugun, politikariak nola ari diren ondare hori suntsitzen eta nola kultura eta euskera babestu behar duten erakundeek beste aldera begiratzen ari diren.

Hala ere, hemen gaude eta beti egongo gara, tinko, Iruña-Veleia argitzen laguntzeko grafitoak datatu arte.

Egitaraua

09:30 Harrera

09:45 Aurkezpena

10:00 Joseba Lizeaga Rica, Biologian lizentziatua eta Estatistika, Informatika eta Matematikako Ikerketa Aurreratuetan diplomatua.
¿Cuántas manos hay en los textos de las ostracas encontradas en Iruña-Veleia?

10:30 Xabier Gorrotxategi Anieto Arkeologoa. Geografia eta Historian doktorea
El fracaso de la filología en la autentificación de textos antiguos: los casos de Irulegi e Iruña-Veleia

11:00 Luis Silgo Gauche Geografian eta Historian doktorea
Inscripciones paleocristianas, protovascas y latinas, de la muralla de Iruña-Veleia

11:30 Miguel Thomson Okatsu. Ikertzailea erakunde publikoetan
Trazabilidad, lectura e interpretación del grafito en lengua vasca de la pieza 15656 de Iruña-Veleia, un plato hallado en un enterramiento

12:00 Atsedenaldia 

12:30 Patxi Zabaleta Zabaleta Abokatua eta euskaltzain emeritua
Iruña-Veleiako indusketa berrasi

13:00 Mikel Larrañaga Arregi, Historian doktorea
En busca de la paloma perdida: un particular escape room en el Museo de Arqueología de Álava

13:30 Juan Martin Elexpuru Arregi Idazlea eta euskal filologian doktorea
Euskalduntze berantiarra, euskarazko grafitoak izutzeko mamua

14:00 Bazkaria

16:30 Josetxo Mendia Azurmendi Lanbidez baratzezain ekologikoa.Afizioz historia zalea eta Iruña-Veleia Martxan-eko kidea
 Iruña -Veleia, etenik gabeko suntsiketa

17:00 Eliseo Gil Zubillaga Iruña-Veleiako zuzendaria (1992-2008)
Reflexiones de un arqueólogo condenado

17:30 Tomas Elortza Ugarte Irakasle erretiratua
Iruña-Veleia: bibliografia bateruntz

18:00 Komunikazioak
Partaideek gai honi buruz komunikazioak aurkezteko aukera izango dute (informazioa eskatu)

18:30 Mahai ingurua
Iruña-Veleia: estado de la cuestión y propuestas de actuación

19:30 Itxiera

Biltzarraren Batzorde Antolatzailea
Patxi Alaña Arrinda, Juan Martin Elexpuru Arregi, Josetxo Mendia Azurmendi eta Miguel Thomson Okatsu.

Erakusketa, Ostracabase,  Geostraka eta webguneak

Biltzarrean “Iruña-Veleia: historiak ezin du itxaron” izeneko Carlos Ura-garen erakusketa ikusi ahal izango da, euskerazko eta kristautasunaren  grafito garrantzitsuenen erreprodukzioekin.
Bestetik, Ostracabase ezagutzea komenigarria da. Bertan Lurmenek topatutako grafito guztiak ikusi daitezke, haien ezaugarri guztiekin: argazkia, testuak, garaia…
Era berean, aztarnategiaren eta grafitoen erakusketa birtuala ikus daiteke Interneten: Geostraka
Azkenik, hauek dira gai honi buruz informazio gehien eskaintzen duten webguneak:

Komunikazio bat bidaltzeko

Abuztuaren 30erako izenburua, 200 bat hitzetako laburpen eta bat 5 lerrotako CVa aurkeztu.
Onartua izanez gero, urriaren 10erako testu osoa (2 orrialde gehienez) eta argazkia bidaliko dira.
Eta urriaren 25erako diapositibak, egotekotan. Komunikazioa azaltzeko 10 minutu egongo dira arratsaldeko saioan.

 

Izena emateko

Bazkariarekin 40 €. Bazkaririk gabe 25 €.
Laboral Kutxa: Iruña-Veleia Martxan. ES84 3035 0056 46 0560073696.
Ondoren bidali mezu bat izen-abizenekin irunaveleiamartxan@gmail.com postara. Informazioa: 696 296 767

Iruña-Veleiako 4. Biltzarra Durangon, urriaren 26an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude