Instituzioek euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu behar dute
Instituzioek euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu behar dute –
XXI. mendean ere, Euskal Herrian euskaldunok ez dugu euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubiderik eta gure egunerokoan gaztelaniaz aritzera behartuak gara espazio anitzetan, baita lantokietan ere. Egoera hau zapalkuntza instituzionalaren ondorio da, Hego Euskal Herrian gaztelaniaren hegemonia inposatu duena eta euskara baztertu, milaka herritar euskara ez ezagutzera kondenatuz.
Egungo gizarte neoliberal honetan, gainera, sozializatzeko espazio guztiak merkatuaren legeak zeharkatzen ditu (sare sozialak, aisialdia, kultura, merkataritza bera…) eta, ondorioz, diru-irabaziak eragin ditzaketen hizkuntza hegemonikoek beren zapalkuntza areagotu eta gizartea erdalduntzen dute.
Esandako guztiaren gainean pairatzen ari gara oldarraldi judiziala, politikoa, mediatikoa eta sindikala, aipatutako gaztelaniaren hegemonia betikotu eta euskara zokoratzea helburu duena. Hego Euskal Herriko instituzioak oldarraldi horiek erabat baldintzatuta ari dira eta alderdi abertzaleek PSOEk ezarritako mugak onartzen dituzte.
PSOEren euskarafobia ez da arazo harekin gobernuak osatzeko edo partekatzeko. Hala gertatu da etorkizunean ikasle erdaldun elebakarrak sortzen jarraitzeko aukera emango duen EAEko Hezkuntza Legearekin, edo Nafarroako bi herenetan eta administrazio zentralean administrazioetarako sarbidean ingelesak edo alemanierak euskarak baino garrantzia handiagoa izatea dakarren Merituen Dekretuarekin, adibidez. Erabaki horiek PSOErekin adostuak izan dira edo ez dira bestelako akordioak lortzeko oztopo izan.
ELAk ausardia eta koherentzia galdegiten die instituzioei euskaraz bizitzeko oinarrizko giza-eskubidea bermatu dezaten. Euskararen ezagutza unibertsalizatzeko neurri eraginkorrak ezinbestekoak eta premiazkoak dira. Baita, aldapa gora ibili ordez, euskara naturaltasunez erabili ahal izateko azpiegiturak eta eremuak ere.
Sindikatu gisa, ELAren iritziz euskara ikastea oinarrizko lan eskubidea izan behar da, gaztelania izan ez dadin derrigorrez ezagutu beharreko hizkuntza bakarra eta euskara ezagutzeko baldintzak sortu daitezen.
ELAk jarraituko du abenduaren 3a igaro ondoren lanean, Gipuzkoako metalgintzan edo Bizkaiko adinekoen egoitzetan adostu bezala, negoziazio kolektiboaren bitartez lantokietan Euskara Planak negoziatu daitezen.
Normalkuntzan norbaitek aurrera egiteko indarrik badu, hori administrazioa da. Kuriosoa da EAEn aurreraka egin beharrean, atzeraka egin dela Dekretu berriarekin adibidez, bai perfilak berak, bsi egiaztatzeko modua erabat zulatuz. Kuriosoa da (eta sindikatuek adi beharko lukete) euskalgintzako aholkulari enpresak direla legegintzaldiz legegintzaldi funtzionarioen lana egiten ari direnak bapo kobratuta. Kuriosoa da horko zuzendariak 4-5 legegintzaldi daramatzala eta 3-4 plangintzaldi eta PNVk hor nahi duela nahiz eta emaitzak denok begi aurrean izan. Beste horrenbeste perfilen alorrean, epaile oldartuak direla eta, errekurtsorik ez jartzeko erabakia ere
Nola bermatuko dugu euskaraz bizitzea immigrazio masibo erdalduna bultzatuz?
Ezizezkoa da guztiz.
Immigrazio masiboa gelditu behar da. Neurri bakarra laguntzak kentzea.
Ta diskurtsoa aldatzea.