Iñigo Urkulluren zorion agurra, hamar hitz eta hutsune handi bat

Iñigo Urkulluren zorion agurra, hamar hitz eta hutsune handi bat –

Berria egunkaritik jasoa.

Zeresana eman du Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren zorion mezuak: trakets samar idatzita dago, eta gazteleratik euskarara itzuli dutela ematen du.

Iñigo Urkulluren zorion agurra, hamar hitz eta hutsune handi bat
Iñigo Urkulluren zorion agurra, euskaraz eta gazteleraz. BERRIA

Eguberriak atarian diren honetan, urtero bezala, zorion agur bat zabaldu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Jaso eta irakurri duten askoren harridurarako, baina, trakets samar idatzita dago agurra, eta gazteleratik euskarara itzulita dagoela ematen du; izan ere, norabide horretan soilik ulertu daiteke oharra.

Gazteleraz eta euskaraz, bi hizkuntza horietan zabaldu du. Honela dio gaztelerazko bertsioak: «¡Por una vida compartida cimentada en un humanismo comprometido y solidario!». Euskaraz, berriz, honela dio testuak: «Gizatasunez eta elkartasunez beteriko batean oinarritutako bizitza partekatu baten alde!».

.

Hutsuneak agerian

Bistan denez, ez da ongi ulertzen euskarazko agurra: hamar hitz besterik ez du, baina, hala eta guztiz ere, ez dago ongi formulatuta. Gainera, esaldiak zentzu garbi bat izateko hitz bat falta duela dirudi, eta gaztelerako oharra irakurri behar da euskaraz idatzita dagoena osorik ulertzeko.

Nolanahi ere, atentzioa eman duena ez da akatsa izan, edo esaldiaren trakestasuna bere horretan; izan ere, Euskal Herrian sarri ikusten dira gazteleratik euskarara modu horretan itzulitako testuak. Kasu honetan, arreta piztu du inor huts horretaz ez konturatzeak, eta, batez ere, agurra bere horretan zabaltzeak.

Gainera, beste afera bat ere jarri du mahaiaren gainean: Euskal Herriko erakunde batzuek gazteleraz pentsatu eta gerora euskarara itzultzeko duten joera. Urkulluren zorion mezuan bistan geratu da hori, eta eztabaidaren erdigunean jarri du Eusko Jaurlaritzak eta halako beste erakunde batzuek barneratutako inertzia horien inguruan hartu beharko luketen jarrera.

Iñigo Urkulluren zorion agurra, hamar hitz eta hutsune handi bat

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Iñigo Urkulluren zorion agurra, hamar hitz eta hutsune handi bat”-ri buruz

  • Neuronalac hobequi itzulcen daqui:

    «Bizitza partekatu baten alde, humanismo konprometitu eta solidario batean oinarritua !».