IKERGAZTE kongresuak 200 ikertzaile euskaldun bilduko ditu Donostian maiatzean
IKERGAZTE kongresuak 200 ikertzaile euskaldun bilduko ditu Donostian –
Maiatzaren 17an, 18an eta 19an Donostian egingo den IKERGAZTE kongresuan 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin. 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu ditu UEUk. Izena emateko epea maiatzaren 7an bukatuko da.
…
MAIATZAK 17, asteazkena
9:00-9:30 Ongietorri instituzionala
9:30-10:25 Hizlari gonbidatua: “The neuroscience of laughter” Sophie Scott (Cognitive Neuroscience at University College London)
10:30-11:25 Hizlari gonbidatua : “Antropologia eta feminismoa: ezagutzaren ekoizpen kolektiboa eta kritikoa.” Mari Luz Esteban (EHU)
11:30-12:00 Atsedenaldia – Kafe etena
12:00-14:30 Mikroaurkezpenak
14:30-16:00 Bazkari etena
15:45-18:30 Ahozko aurkezpenak (2 jakintza arlo) eta poster-saioa.
19:00-20:30 Saio osagarriak:
Gladys dokumentala/ Atzoko kortsarioak eta gaurko piratak Donostiako kaian barrena/ Euskararen Donostia ibilbidea/ Bertsolaritza Donostian barrena/ Ikerketa ikuspegi feministatik.
.
MAIATZAK 18, osteguna
9:00-10:00 Hizlari gonbidatua: Hitzaldiaren izenburua: “Gramatikaren mugak, euskararenak, gure baitan daude gehienak” Maia Duguine
10:00-11:00 Mikroaurkezpenak
11:30-14:00 Ahozko aurkezpenak (3 jakintza arlo)
15:30-18:30 Hitzaldi saioa
15:30-16:10 “CLARIAH-EUS: Ikertzeko molde berrien azpiegitura”
16:15-17:15 “Argitaratutako ikerketa baten arabera”: makulu-hitzen garaiko komeriak 17:30-18:30 “Ikertzaileen osasun mentala: gakoak eta konponbideak”
15:30-17:30 Diziplina arteko proiektuen sorkuntza
20:30 Saio osagarri berezia eta afaria DOKAn.
.
MAIATZAK 19, ostirala
9:00-10:00 Hizlari gonbidatua: “Zientziaren eta zientzialarien rola krisi sozio-ekologikoaren aurrean.” Unai Pascual
10:00-11:00 Mikroaurkezpenak
11:30-12:00 Hitzaldia: IkerGazteren produkzioa (2015-2022)
12:00-13:30 Amaiera ekitaldia eta sari banaketa
…
IZENA EMATEKO www.ueu.eus/ikergazte
INSTAGRAM: @ikergazte_
TWITTER: @ikergazte_