IKERGAZTE Kongresua Baiona: matrikula epea zabalik dago
IKERGAZTE Kongresua Baiona: matrikula epea zabalik dago –
UEUk eta IKER zentroak “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua antolatu dute maiatzaren 27, 28 eta 29an Baionan. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 100 artikulu baino gehiago jaso dituzte edizio honetan. Izena emateko epea maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik: www.ueu.eus
Kongresua barnetegi formatuan antolatu dute eta egitaraua lau saio motek osatzen dute:
HITZALDI OROKORRAK:
-
“What does archeology tell us about the origin of modern cognition?“ Francesco d’Errico (Ikerketa burua CNRS- Bordeleko Unibertsitatean eta irakaslea Bergeneko Unibertsitatean)
- “Done bare. Barearen 10 dohaiak ikergai gisa“Jesus Mari Txurruka (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, UEU)
- “The role of multi-disciplinary research in enhancing health services for minority language speakers: a Welsh perspective”Gwerfyl Win Roberts (Barngor Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, gaur egun erretiratua)
- “Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batendako“. Josu Martinez (UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan)
.
AHOZKO KOMUNIKAZIOAK ETA POSTERRAK.
- TAILERRAK:
- Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin.
- Prozedura feministak; ezagutza, ikerketa eta herrigintza.
- Argitalpen zientifikoetarako mapen sorkuntza.
- Datuak ikusarazteko, Infografia.
- Ikerkuntzan kontuan hartu behar diren gako juridikoak.
- Zelan aletu zure ikerketa akademiatik harago.
- SAIO OSAGARRIAK:
- Baiona ezagutzeko tourra.
- Ipar Euskal Herriko herri eta gazte mugimenduen aurkezpenak.
- Euskal Herriko Laborantza ganbara eta ESTIA Ingeniaritza eskolara irteerak.
- Afaria Kalostrapen.