Hizkuntza eta sexismoa
Hizkuntza eta sexismoa –
“Dehumanising and objectifying language is being employed to justify the continued subordination of women to male desires”
DrEm.
Gizatasuna kentzen digun eta objektu bihurtzen gaituen hizkuntza erabiltzen ari da, emakumezkook gizonezkoen nahien menpe jarrai dezagun justifikatzeko.
Hizkuntzak, emozioak, iritziak edo ideiak komunikatzeko eta adierazteko bide bat da. Baina ez hori bakarrik. Genero rolak ere erreproduzitu eta iraunarazten ditu, hau da, emakumeak gutxiesten eta ikusezin bihurtzen laguntzen du. Hizkuntzak berez ez dira sexistak, sexismoa zenbait hitz eta kontzepturi ematen zaizkien erabileran eta esanahietan dago.
Eguneroko hizkera gaitzesten gaituzten esaldi eta esaeraz josita dago. Genero estereotipoak iraunarazten dituzte:
“Emakume negarti bat dirudizu”,“Neska txotxolo baten moduan jokatzen ari zara”, “Gizon portatu” eta abar.
“Argi dago, substantibo hauek irain moduan erabiltzeak emakumeen gutxiespena eta estereotipoak zabaltzen dituela”.
http://www.ehu.eus/e-makumeak/docs/eusk_gida_eu.pdf
Hainbat hitz askoz gehiago erabiltzen dira emakumeak kalifikatzeko gizonak kalifikatzeko baino. Zein generori aplikatzen dizkiogu hitz hauek? Polita, liraina, liluragarria, sentibera… eta zein generori sendoa, indartsua, arrunta, bortitza? Hizkuntzak emakumeak ilundu eta gizonen errealitatea lehenesten duten formak ditu.
Begiratu esperimentu txiki hau:
https://www.youtube.com/watch?v=bZwp3jsAJB4
Hizkuntza errealitatearen irudikapena da, eta ezagutzen den errealitateak hizkuntza eragiten eta aldatzen du. Zer datorkizu burura esaldi hauek entzuten dituzunean?
“3 polizia artean gaizkile talde osoa atxilotu zuten ”.
“Atzo, edertasun lehiaketa bat ikusi nuen telebistan”
“Polizia” hitzarekin irakurleak “3 gizon” ikusten ditu, delinkuentzia entzuten duzunean gizonezkoak bakarrik ikusten dituzun bezala. Modu berean, bigarren adibidean emakumeak ikusten ditugu. Hori gertatzen da errealitateak hura ordezkatzen duten hitzen pertzepzioan duen eraginagatik: emakumezkoen edertasun lehiaketak ugariak dira, polizia gehienak gizonezkoak dira, etab.
Egitura sintaktiko berak ere emaitza desberdinak eman ditzake:
Gizonen eskubideak
Emakumeen eskubideak
Gizon saudien eskubideak
Emakume saudien eskubideak
Errealitateaz dugun ezagutzatik badakigu lau talde horien eskubideak oso desberdinak direla.
Orain fenomeno berri bat eta arrisku berri bat ikusten ari gara: “hizkuntza inklusiboa” deritzotena, “baginak dituzten pertsonak”, “erditzen duen jendea” eta antzeko terminoak erabiltzea, alegia, emakumeak deskribatzeko, baita legeetan ere.
“Emakumea objektibatzeak, emakumea beste batzuen desirak asetzeko -eta ez bereak- existituko balitz bezala kontzeptualizatzeak, pertsona osoa beharrean, zatitan azaltzeak, abiadura bizia hartu dute azken urteotan.” Andrea Dworkin
Inoiz errealitatea aldatzea lortzen badugu, hitz horiek beraiek errealitate aldatua irudikatuko dute. Errealitatea da hizkuntza aldatzen duena. Hizkuntzak berak bakarrik errealitatea aldatzeko beharraz ohartarazi besterik ezin dezake egin.
Gizonek eta emakumeek eskubide eta aitortza berdinak dituzten gizartea eraiki nahi badugu, eta tratamendu ekitatiboa ere izan dezaten eskubide horiek eta haien potentziala eta izaera libre garatzeko, orduan beharrezkoa eta garrantzitsua da hitzek ere errepresentazio berdina, errespetuzkoa eta inklusiboa islatzea.
Aupa
Arazo handia, nire ustez, pentsaera patriarkalean bertan datza, MITO Edo eskema patriarkalaren arabera hezi gaituztela eta funtzionatzen dugula.
Adibidez, Euskal hitzek ez DUTE BEREZ géneroa aitzat hartzen,
ABA/AMA hitzak LEINUA esan nahi du,
AITA hitzak LEINUAREN BERMEA
ALABA hitzak LEINUA LUZA AHAL DUENA
GIZON hitzak GIZAKIAREN (organismo biziaren) GAUZAPENA.
Zerk aldatuarazi digu jatorrizko pentsaera hori? Patriarkatuaren eskema mentalak. Hortxe arazoa
Aterabideak?
Kultura, hezkuntza… Betikoak
Oso ados, Josu. Hori da kontua, mentalitatean eta erabileran dago gakoa, ez hizkuntzan berez. Milesker zure iruzkinagatik.
Bertze dimentsio bateko hizkuntza(ldrebes)laria eta gizabanako “erradikalki” transfoboa: zuen iritzi trukaketa fantastikoa irakurtzen jarraitzeko irrikitan nago. Segi, faborez! Gero pilula hartuko dut.