Hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera hizpide McGill Unibertsitateko Elbira Zipitria katedran

Hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera hizpide McGill Unibertsitateko Elbira Zipitria katedran –

Hizkuntzaren irakaskuntza, plangintza eta erabilera hizpide McGill Unibertsitateko Elbira Zipitria katedraren irekieran.

Katedrak gizarte eta kultur berrikuntza, eta hauek hizkuntzari eginiko ekarpena izango ditu ardatz.

Euskal ikasketen katedra berria jarri dute abian Montrealen McGill Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak, elkarlanean. Elbira Zipitria pedagogo, ikastolen sortzaile eta andereño berritzailearen izena darama katedrak, eta gizarte eta kultur berrikuntza izango ditu ardatz.

Hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera hizpide McGill Unibertsitateko Elbira Zipitria katedranHizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera hizpide McGill Unibertsitateko Elbira Zipitria katedranGarbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak adierazi duenez, “euskal ikasketak eta gizarte berrikuntza harremanetan jarriko dituen proiektua izango da katedra berri hau, bi aldeak sinestuta baigaude, esparru horretan, Quebeceko errealitatean eta euskal errealitatean zer pentsatu eta trukatu  badagoela”. Elbira Zipitria katedrak gizarte eta kultura mailan sortu diren mugimendu eta eman diren pauso berritzaileak, eta hauek hizkuntzari egindako ekarpena izango ditu ikerketa gai.

Katedra abian jartzeko hitzarmena sinatzearekin batera, egun oso irekiera egitarau akademikoa egin zuten atzo Quebec eta Euskal Herriko adituren eta ikerlarien parte hartzearekin. Bi errealitate horietan, hizkuntza ez hegemonikoen garapenean kultur berrikuntza estrategiek izan dezaketen rola izan zuten hizpide hizlariek, horien artean, Euskal Herritik joandako hiru aditu:  Idoia Fernandez, UPV/EHUko irakaslea; Miren Azkarate, UPV/EHUko irakaslea, eta Pablo Suberbiola, Sozioliguistika Klusterreko ikerlaria. 

Fernandez Elbira Zipitriaren soslaiaz mintzatu zen. Adierazi zuenez, “oso ahulduta dauden jatorrizko komunitateetan –kolonizazioa jasan zutenak- emakumeak dira hizkuntzaren transmisioaren aldeko lana egiten dutenak, eta Elbira Zipitriaren pertsona eta Euskal Herrian duela mende erdi gertatu zena esperantza iturri bat da beraientzat bide horretan ez etsitzeko”.

Azkaratek berriz, azaldu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, hizkuntza plangintzaren ikuspuntutik, administrazio publikoan, hezkuntzan eta eremu sozioekonomikoan egin den bidea, eta esparru horietan guztietan ezagutzatik erabilerara pasatzeko dauden erronkak azpimarratu zituen.

Amaitzeko, Suberbiolak ekitaldian bertaratu ziren ikerlari, irakasle eta adituei, Euskaraldia zer den eta zertan oinarritzen den azaldu zien, hizkuntza ohiturak aldatzeko izan ditzakeen gaitasun eta mugen ikuspuntutik. Halaber, egitasmoak gizarte berrikuntzaren aldetik dituen gako nagusiak aurkeztu zituen. 

.

Saison Québec – Pays Basque

Euskal ikasketen katedra berri honen irekiera Saison Québec–Pays Basque egitasmoaren testuinguruan kokatzen da. Euskal kultura, sorkuntza garaikidea eta hizkuntza ardatz dituen kultur trukerako ekimen honek diziplina anitzeko eskaintza zabala eraman du Quebecera 2021. eta 2022. urteetan zehar. 

Bi urte hauetan guztira ia 90 profesional eta akademiko hurbilduko dira Quebecera, egitasmoak sustatutako bost sorkuntza-egonaldi, arte eszenikoei buruzko nazioarteko lau hitzordu, hiru literatura-jaialdi, bi zinema-ziklo, lau musika-bira, arte garaikideko bi jardunaldi, erakusketa bat, mintegi akademiko bat eta euskal ikasketen katedra berri bat egingo dira denera, euskal kultura eta sorkuntza ezagutzera emateko asmoz.

Hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera hizpide McGill Unibertsitateko Elbira Zipitria katedran