Zeintzuk dira munduko 10 hizkuntza zaharrenak?
Etengabe eboluzionatzen dute hizkuntzek, hori dela eta, ez da erraza hizkuntza bat bestea baino zaharragoa dela esatea. Hizkuntza berriak zaharretatik jaiotzen dira gelditu gabe. Dena den, gaurkoan Theculturetrip aldizkariak idatzitako post bat ekarri dut Zuzeu-ra. Hizkuntza zaharrenen TOP10-a egiten ausartu da autorea eta euskara sartu du taldean. Jarraian, hizkuntza-zerrenda:
- Hebreera
- Tamilera
- Lituaniera
- Persiera
- Islandera
- Mazedoniera
- Euskera
- Finlandiera
- Georgiera
- Irlandako gaelera.
Honela definitzen du euskara: azken misterio linguistikoa da euskara. Espainian eta Frantzian bizi diren Euskaldun batzuek euren aurrekoez ikasi duten hizkuntza erabiltzen dute. Hizkuntza erromanikoetatik edo gainerako munduko hizkuntzetatik oso ezberdina da. Hizkuntzalari andana ibili da euskararen jatorria ikertzen, eta teoria asko badaude ere, inork ez du lortu behar beste sinesgarritasun. Gauza bakar bat dago argi: Euskara erromatarrak iritsi aurretik ere hitz egiten zen.
Itziar Itz, hobe duzu Ricardo Gómez hizkuntzlariak ez ikustea idatzi duzun hau, bestela azkar esango dizu “ez da erraza hizkuntza bat bestea baino zaharragoa dela esatea” idatzi ordez, beste hau behar zenukeela jarri: “EZIN DA ESAN hizkuntza bat bestea baino zaharragoa denik”. Hemen aritzen da bera: http://filoblogia.blogariak.net/
Zerrenda horretan hebreera kasu berezia da, bera izan liteke eta denetan “hizkuntza zahar” bakarra. Izan ere, egungo hebreeradunak gai dira duela lau mila urteko hebreera ulertzeko.
Amonamantangorri, hebreerak ere bere eboluzioa izna du. Gaur egungo hebraieradunak gai dira garai batetarako hebreera liturgikoa ulertzeko, baina zalantza dut hebraiera “zibila” ulertzeko gai izan dira. Izan ere, gaur eguneko hebraiera zibilak, Ben Yehudaren arabera moldatutakoak, jiddisharen zantzu asko hartzen ditu.
Bestalde, “hizkuntzarik zaharrena” izzendatzea pixka bat arraroa da, kontzeptu gisa pixka bat arrotza da, hizkuntzak komunikazio eta kultur tresnak baitira, etengabeko eboluzioan daudenak. ZIur asko gaur eguneko euskara eta aspaldi batetako euskararen arteko ezberdintasuna, gaur egungo gaztelania eta latinaren artekoaren pareko iznago ziren.
Euskara hizkuntza bakar gisa eboluzioan zehar (hau da, arlo kronologikoan, ez gaur egugno arlo geografikoan) hartzeko arrazoi bnagusia da Bizkaitik Zuberoara elkar ultzeko gai izan garela orduan eta orain. Latinarekin ez, hots, Portugalen eta Erurmanian gaur egin ez dira elkar ulertzen. Baina euskarak hasierako espantsioa mantenduko balu, agian bere barne-kohesioa galduko zukeen (hori Estatu bat iznago ez balu), eta hainbat hizkuntzetan zatikatuko zen; orduan ez genuke euskararen batasun kronoogiko horren kontzepturik izango.
ez dakit ba oso serioa den zerrenda hori, edo beste zentzugabeko Top Ten bat bakarrik ez, islandiera hor agertzea, orain mila urte norbegiatik joandako bikingo batzuen hizkuntza….
Bakatu, baina honek eguneko txorakeria dirudi: batetik, goian aipatu duzuen bezala hizkuntza zaharragoak eta gazteagoak daudela esatea ez baita zuzena; eta, bestetik, sinestezina baita [ez bada betikoa kontuan hartzen, hau da mendebaldar kultura bere zilborrari begira bizi dela) hamarretik zortzi Europakoak edo mendebaldekoak izatea (hebreera barne hartuta).
Guztiz ados Eneko. Afrikatik sortua da gizakia eta hizkuntza “zaharrenak” Jainkoaren eta gizon zuriarenak. Betiko leloaren betiko leloa.