Hizkuntza praktika ekologikoei buruzko tailerra

Hizkuntza praktika ekologikoei buruzko tailerra –

Hizkuntza praktika ekologikoei buruzko tailerra

Kutxa Ekogunea eta Emun Aholkularitzaren artean Hizkuntza Praktika Ekologikoak. Zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko  ikastaroa sortu dugu. Haurrek eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera izan eta erabakia har dezaten nahi dugu.

Horretarako, gurasook, irakasleok eta hezitzaileok izan ditzakegun esku-hartze eraginkorrak identifikatuko ditugu. Hizkuntza-praktika ekologikoak ezagutzeko gutako bakoitzaren motibazioa, konpetentziak eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta, begirada ekologikoa aintzat hartuta, haurren hizkuntzen jabekuntzan zein sozializazioan jarriko dugu arreta.

Ikastaroa euskaraz izango da eta 16 urte baino gehiago dutenei zuzenduta dago. Hiru saiotan banatuko da, martxoaren 6, 13 eta 20an (asteazkena), 17:00etatik 20:00etara, Kutxa Ekoguneko Haur Parkean.

Prezioa: 35 € (prezio murriztuak daude).

Izenemateak: erreserbak.ekogunea.eus

Hizkuntza praktika ekologikoei buruzko tailerra

Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Aldi berean, herri eta eskualdeetan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditu beste erakundeekin batera jasangarritasunaren sarea josiz. - EKOGUNEA.EUS - Kutxa Gizarte Ekintza (KUTXA FUNDAZIOA)