Hizkuntza politikaren “txikikeriak”
Hizkuntza politikaren “txikikeriak” –
Maria Txibite, Nafarroako lgobernuko lehendakariak aipatu duenez, administrazioan euskararen erabilera arautuko duen dekretu berria adosterakoan, lan-deialdietan dauden desadostasunak, hizkuntza politikaren alde txiki bat baino ez omen dira. Hizkuntza politikaren alde txiki bat deitzen dio Txibite andreak, herritarrak administrazioarekin harremanetan euskara erabili ahal izateko neurriak hartzeari. Izan ere, medioetan filtratu denaren arabera, dekretu berrian ez lukete euskara puntuagarritzat hartuko legeak ezarritako eremu ez euskaldunean eta eremu mistoan ere, deialdi zehatz batzuetan soilik baloratuko lukete. Hizkuntza politika on baten zeregina, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko Nafarroako gobernuko lan-postuei hizkuntza eskakizunak ezartzea beharko luke, hau da, nekez bermatu daiteke zerbitzua euskaraz eman ahal izango dela, nahitaezko eskakizunak ezartzen ez badira. Baina Nafarroan, baloratzea bera ere ez da hizkuntza politikatzat hartzen lurraldeko eremu batzuetan. Ezin da esan Txibite andrea euskararen sustatzea bultzatuko dela, norberak bere etxe barruan Nafarroako hizkuntzarekiko eta egungo zein etorkizuneko hiztunekiko, behar bezalako aitortza egiten ez badu. Egungo “errealitate” sozio-linguistikoa hartzen omen dute kontuan Nafarroako Gobernutik, ba hobe lukete dekretu berriarekiko, egunero egunero Behatokitik Nafarroako Gobernura helarazten ditugun herritarren kexak kontuan hartuko balituzte. Iruzurra egitea bai da, herritarrek euskara erabiltzeko eskubidea dutela aitortzea, zerbitzua emango dionak alemanieraz hitz egitea sustatzen den bitartean.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko ekainaren 15ekoa]