Hitza eta ekimena indartzeko urtea
Hitza eta ekimena indartzeko urtea –
Auzia ez da izan ala ez izan. Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori. Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara. Izatea egitea da.
Sei urte luze pasatu dira Lorea Agirrek 19. KORRIKAren amaieran hitz gogoangarri haiek adierazi zituenetik. Kontua ahalduntzea zen; ekintza aldarrikatzea, alegia. Izan ere, azken urteotan maiz zabaldu da alde egotetik alde egitera jauzi egiteko deia ere; euskararen mugimenduan, nabarmen azpimarratu izan dugu harago joateko unea zela, eta dela.
KORRIKAren azken aurreko edizioan ere, Klika egiteko gonbidapena luzatu genuen; hots, hautua egiteko, konpromisoak hartzeko gonbidapena. Eta 2018an ezagutu genuen euskal herritarrok mugiarazi gaituen ekimenik praktikoena: EUSKARALDIA. Ekintzan oinarritutako ariketa sozial erraldoi horrek nork bere hizkuntza-ohiturak aldatzeko proposamena egin eta rol bi eskaini zizkigun: ahobizi eta belarriprest rolak. Batzuok euskaraz aritzeko konpromisoa hartu genuen, eta besteok ezinbesteko konplize bihurtu ginen euskaraz aritzeko. Bigarren edizioan, gainera, entitateetara ere zabaldu zen ariketa eta ariguneak sortzeko proposamena zabaldu zen; hau da, euskaraz eroso aritzeko espazioak.
Euskararen aldeko dinamikak hedatzen eta indartzen ari zirela, ordea, pandemia agertu zen, eta, hondamendi soziala eragiteaz gain, euskararen biziberritze- dinamika gogor kolpatu zuen. Pandemiak erakutsi digu, ikusarazi digu, gal dezakegula orain arte irabazitakoa, zaindu eta sustatu ezean. Horregatik, azken urteetako irabazia galbidean ikusi nahi ez badugu, gure hizkuntzaren iraupenak eta garapenak bultzada berriak beharko dituzte. Eta horretarako aukera bikaina eskainiko digu datorren urteak, Korrikan parte hartuta, Euskaraldian ahobizi edo belarriprest modura arituta, eta ekimenok antolatzeko batzordeetan esku hartuta.
Ate joka dugun 2022. urtean, ekimen erraldoi bi horien edizio berriak ezagutuko ditugu. Abian da jada 22. Korrikaren kanpaina, eta, udaberrian, —2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era— eskuz esku joango da lekukoa Amurriotik Donostiaraino. Bestalde, 3. Euskaraldia ere aurkeztu da: 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta, aurreko bi edizioetan abian jarritako dinamikak sendotzeaz gain, herritar, entitate eta herri gehiagorengana/gehiagotara iristeko helburua ere izango du.
Beraz, 2022a euskararen urtea izan dadin lortu behar dugu, aro berri baterako abiapuntua jarrita. HITZEKIN dio 22. KORRIKAren leloak, eta HITZEZ EKITEKO GARAIA 3. Euskaraldiarenak. Bi ekimenen antolatzaileok argi dugu 2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango dela. Gainera, bi ekimenak, biak ala biak, Euskal Herri osora zabaltzen dira. Guk Baionatik Tuterara eta Muskizetik Santa Grazira zabaldu nahi dugu euskararen aldeko dinamika, euskararen ezagutza unibertsaliza dadin, erabilera lau haizeetara heda dadin eta euskaraz eroso aritzeko guneak ugal daitezen.
Euskararen biziberritze-bide honetan, jakina, guztion ekarpena behar- beharrezkoa izango da: herritarrona, gizarte-mugimenduena, erakundeena eta era guztietako entitateena. Soilik elkarlanean eta denon bultzadaz lortuko dugu euskarak aurrera egitea, guztiok baitugu egin, eragin eta eginarazteko aukera.
Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, eta hitza beharrezkoa da ohiturak aldatzeko. Ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea, eta, inguruan eragiteko, ekintza nahitaezkoa dugu. Euskal Herri osoko euskaldunak, beraz, hitzekin ekitera animatzen zaituztegu, Korrika eta Euskaraldia batzordeetan parte hartzera, hizkuntza-ohiturak aldatzeko dinamikak sustatzera, euskarazko guneak sortzera, eta euskara erabil dadin baldintzak bermatzera zeuen entitateetan edo ingurunean.
haz nadin, hamar orduren ondoren
Guztiz bat nator ekintza batarekin nahiz bestearekin; 1985ko Lehen Korrikan parte hartzea egokitu zitzaidan AEKan nenbilela, Julen Kaltzada, Gabika eta konpainiarekin. Eta Korrika hark fase berri bati ireki zion atea, une erabakarri edo bidegurutze batetan.
Izan ere, AEKide batzuek Instituzietan disolbitzearen aldekoak ziren, ez zuten nahi Korrikarik, eta hala joan ziren, bakoitza bere lekura.
Pentsa ze bidegurutze izan zen, non norbaitsuek Korrika boikoteatu zuten, nahasmendu itzela sortuz. Halere, ildo herritarra (nazio mailako egitura zuena, muga instituzionalez haratagokoa) aurrera atera zen, eta 2. Korrika bat… eta 3. bat… eeeta hala antolatu genituen jarraian.
Eta HABE PARALELOAK, AEK ordeztea xede zuen armatoste instituzioalak (ez dezagun gal memoria historikoa), ez zuen lortu azkenean, bere aurrekontu dirutsuarekin, diskriminazio sistematikoarekin, AEKren iraskaslego gehienbat bolondresarakiko diskriminazio nabarmenarekin, AEK disobatu eta deseusterik. Hori lortu ahal izateko, greba eta entzerrona nazional bat behar izan zen, eta beste hainbat historia eta tentsio-gune. Eta hortik dator goiburu mitiko hura: EUSKO JAURLARITZÁ, BETE ZURE HITZÁ.
Ba hori dena gertatu egin zen (ez ahaztu inoiz, nahiz eta orain egoera nahikotxo aldatu omen den). Baina gauzak ez dira lortzen berez. Sokatira eta Borrokaren bidez baizik, gehien-gehienetan)
Diot ba ze, oso beharrezko dakusadala ekintza bata zein bestea.
Halere pasoko ekintzak dira, halabeharrez.
Orain euskerak behar duena, ene ustez bederen, EKIMEN KOLEKTIBO IRAUNKOR ETENGABE BAT da, zeren nekez lortuko baituku garai heroiko haien bezainbesteko gizarte-atxikimendurik; eta euskeraren egoera, errabileraren kurba beheranzko nabarmenarekin, orduan baino askoz eskasagoa dirudit (ez dezagun geure burua engaina)
Erasoa askoz sakonegitik dator: KOLONIZAZIO KULTURAL lar de bestekotik. Gainera, kolonizazio makurrena, askosaz, Barne Kolonizazioa dugu, Buru-kolonizazioa esango nuke.
Ez ahaztu zer gertatu berri den: “Vasconización tardia” Martin Almagro-Gorbea mando-nazionalista hispanoari eman zaio megafonoa gure hedabide PUBLIKO batean;
eta iRUÑA-vELEIA, euskaldunok dugun altxor monumentalena pikutara jaurti dute GURE INSTITUZIO PUBLIKOEK (jendearen diruarekin ordainduak).
Ez dut guztiori ahomentatzen zauriei gatza botatzearren,… baina hurbileko gertaeroi paso egiten dioten ekimen eta ekintzak, dena delakoak izan, geure utzikeria agertuko dute, aurrerantzean ere burujabe (euskeraren beraren burujabe), EZ, baizik eta BURU-KOLONIZATU izaten jarrai dezagun.
Eta sasoia da ekimenak, bai, baina epe luzeko ekimen estrategikoetan pentsatzea, gaurko egoera larria hautematen dugunok.
Kurturaz jantzi gabeko euskerarekin ez goaz. inondik ere, joan behar dugun lekura. KULURGINTZA EKIMEN BAT BEHAR DA, oraintxe bertan abiatuko dena. Urte Berri, Jantzi Berri!
Aurthengoa euscararençat ephemeride importanteco urthea içan da. Batetic, Federico Krutwig Sagredo euscalçain decanoaren jaiotzaren ehungarren urthemuga içan da. Bercetic, euscara litterarioaren modelo standardaren 450 urtheac bethe dira.
Krutwigen jaiotza-eguna maiatzaren 15ean da. Bere lanagatic içan ez balitz, aguian Euscalçaindia ez cen existituco orain.
Euscararen standard litterarioa eçarri çuen Johanes Leiçarragac eta bere lanquideec, 1571. urthean publicatu cenean euren idazlana. Hizcunçac traditione litterarioaz eguiten dira. Euscarac ba daduca bere traditionea. Herritarrec hori eçagutu behar luquete euscara salvatu nahi balitz.
Adeitassunez
Alexander
Euskaraldiaren marketing-desseinua eguiten du FRIKITEK izeneko entrepresac. Euskaraldia.eus webgunean sarcen bada edonor, beheco partean aiphatzen da webgunea norc eguiten duen.
https://frikitek.com
“Diseño web a medida de Bilbao. Diseño web y marketing digital en Bilbao. Somos una agencia de marketing digital en Bilbao”.
Euscaraz hitzic bat ere.
Euscaraz eguitecotz erran eta beraiec gaztelania hizcunça nagusi. Pepsi anunciatu eta Cocacola edan.
https://img-9gag-fun.9cache.com/photo/3683173_460swp.webp
Cembat diru publico chahutzen da iruçur honetan?
Euskarazko edukia badu diozun web horrialdeak nahiz eta automatikoki Cast aukera agertzen den.
FRIKITEK entrepresa honec bere communicatione eta irudi corporativo gucia gazteleraz eguiten du facebooken, twitterren, etc. Ez da entrepresa euscaldun bat.
Euscaraz aritzen diren halaco entrepresac ba daude. Cergatic ez dira contratatzen entrepresa euscaldunac halaco asmo bateracotz? Haur da aurreco iruzquinean aiphatzen nuen iruçurra.
Halere, lagunok, adarretatik gabiltzala uste diat.
Gauza duk KONTSEILUAREN PROPOSAMENA AZTERTZEA, DIALEKTIKA ERAIKITZAILE BATETIK IKUSITA, eta eurek ere parte hartuta.
EUREK, Kontseiluak-eta, proposamena hona bidali dutenek, ez dutenez oaringoz hemen parte hartzen, alfer-alferrik gure kalakak…
Jaun/andreok, ez utzi haria solte.