Hilabete falta da!

Hilabete falta da! –

Uztailaren 1ean hasiko da EuskarAbenturaren zazpigarren espedizioa. Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 127 gaztek Euskararen Lurraldea zeharkatuko dugu oinez, uztailaren 31ra arte. Besteak beste Euskara Batua eta euskalkiak, emakumea eta kirola, eta utopia izango dira, euskaratik eta euskaraz, 400 km-tan zehar landuko ditugun edukiak.

Hilabete falta da!

Aurten ere berrikuntza

  • Aurten, diasporako gazte bat izango da gurekin, zehazki Cusco (Peru). Pasa den urteko Valentzia eta Buenos Aireseko kideen antzera, gogo itzelak ditu abentura honetaz Euskal Herrian eta euskaraz gozatzeko.
  • Gaztea Irratiarekin batera egindako kolaborazion, “ZI-ZA! lehiaketa”, entzuleek erabaki zuten nor izango zen aurtengo lehenengoko hautatua.
  • Aurreko urtean ez bezala Atharratzen hasiko dugu aurten espedizioa Atharratzeko udalaren harrerarekin. Modu honetan Zuberoan etapa bat gehiago egingo du EuskarAbenturak.
  • Ikerketaren azken urtea da. EuskarAbenturan topatzen diren faktore ezberdinek gazteen hizkuntza ohituretan eta hizkuntzekiko beren jarreretan duen eragina aztertu nahi izan da. Lau urtez luzatu den ikerketa da, aurtengoa azken behaketa espedizioa izanik. Horren ostean datu guztiak aztertu eta ondorioak aterako dira. Aurten ere, Plazara elkarteak eramango du Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikerketa.
  • Ipar Euskal Herriko kide gehiago datoz aurten, ia bikoitza (2023an 10 kide etorri ziren, aurten 18 datoz).
  • Arabako kide bat gehiago ere bai (2023an 12 kide etorri ziren, aurten 13 datoz).

 

Zenbait datu

Nortzuk: Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira gazte parte hartzaileak. Gehiengoa bizkaitarra da, 43 gazte (%33,85), gipuzkoarrak 28 dira (%22,05), Nafarroatik 24 etorriko dira (%18,90), Arabatik 13 (%10,24), Lapurditik 10 (%7,87), Behe-Nafarroatik 6 (%4,73), Zuberoatik 2  (%1,57) eta diasporatik bat, Cusco, Perukoa (%0,79). Taldearen % 66,93 emakumezkoa da (85 neska), % 32,28 gizonezkoa (41 mutil) eta ez binarioa  % 0,79 (pertsona 1).

Nondik nora: Oraingoan, 27 herritan pasako dugu gaua, horietatik hiru (beltzez markatuta) berriak: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Zubiri, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Hauek eta beste hainbeste herrietatik zeharkatuko du marea laranjak aurtengo udan Euskal Herria.

Lantaldea: Gazteekin batera, 30 lagunek osatutako lantaldea joango da: 2 koordinatzaile, 10 xerpa (begirale), 4 xerpa laguntzaile, 2 xerpa buru, 3 mediku, 2 erizain, 2 gidari, euskara teknikari 1, 2 argazkilari, kameralari 1 eta komunikazio arduradun 1.

 

Zabalpena

EuskarAbentura ekimena hedabideetan zabaltzeko informazioa, materiala, kontaktuak…  eskuratzeko komunikazio arduradunarekin harremanetan jarri (kontaktua dokumentu honen amaieran. Parte hartzaileekin, izan gazte zein lantaldeko kideekin, elkarrizketak egiteko aukera egongo da.

Hilabete falta da!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude