GuNETuz ataria jaio da, psikologo euskaldunen ataria
GuNETuz ataria jaio da, psikologo euskaldunen ataria –
UEUko Psikologia Sailak GuNETuz ataria sortu du, psikologo euskaldunak saretu, beraien lana euskaraz egiteko baliabideak eman eta gizarteari eduki baliagarriak eskaintzeko asmoz.
2019an UEUren Udako Ikastaroen baitan egin zen Psikologo euskaldunen III. Topaketan agerian geratu zen ezinbestekoa zela psikologia zein euskararen arteko sarea osatzea psikologia euskalduna egiten ari direnen lana bistaratu eta partekatzeko. Ataria psikologo euskaldunentzat haratago, euskal gizarteari egingo dion ekarpena esanguratsua izateko bokazioz sortu dute. Bilgunea izango da, psikologiarekin edo lotutako bestelako diziplinetan lanean diharduten profesional, ikasle zein erabiltzaileentzat. Euskaraz eta euskalduna izango da, euskara hutsean izango baita. Horretaz gain, euskararen erabilera zuzenerako baliabideak eskaintzen ditu GuNETuzek. Izaera informaleko zein formaleko parte-hartzea gauzatzeko bideak izango ditu eta erabiltzaileen beharrei egokitzeko aukera emango du, gunea bizirik mantenduz. Intuitibo eta erabilerraza izango da baita, profil desberdinetako psikologoengana iritsi ahal izateko. Azken batean, lankidetzan oinarrituta egingo da, unibertsitate, iker-talde, erakunde edota eragileen arteko elkarlana sustatzeko. Bide horretan jarraituz, formazio sustatzailea izango da, psikologo euskaldunen arteko formazio kanalak sortu, autoformazioa bultzatu eta ezagutzak partekatzeko komunikaziorako espazioa izango baitu. Azkenik, parekidetzailea izango da, generoen arteko parekidetasuna sustatzea izango delako GuNETuz-en oinarrietako bat. Laburbilduz, munduko edozein txokotan dauden psikologiaren arlo ezberdinetako euskal psikologoen komunitate birtuala sortzea ekarriko du.
GuNETuz ataria jaio da, psikologo euskaldunen ataria