Gobernu “aurrerakoiaren” 5 urte eta gero hau!
Gobernu “aurrerakoiaren” 5 urte eta gero hau! –
Nafarroako Gobernuak atzo inauguratu zuen, pozarren, Iruñea eta Zizur Nagusia lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea.
Bada, Lurralde KOHESIOrako kontseilari Óscar Txibitek erdara hutsean ezarri ditu kartel guziak. Ikusten denez, bere ilobari bezain gutxi gustatzen zaio euskara (Maria Txibite lehendakariaren osaba da).
Inoxenteren batek pentsatuko du akats bat izan dela, baina ez: horrelakoen aurrean kexak izan direnean, Nafarroako Gobernuak erantzun du ez dagoela legez beharturik kartelak ele bitan jartzera. Egia da: PSOEren, UGTren eta epaileen lawfare-ari esker, 2019tik hona Nafarroako Gobernua ez dago horretara legez behartua. Nahi duena egin dezake: ele bitan jarri, edo gaztelania hutsean. UPNrekin, “eremu euskaldunean” behintzat legez behartua zegoen kartelak ele bitan jartzera. Orain, han ere ez.
Ba hauxe dugu panorama: Gobernu “aurrerakoiaren” 5 urteren ondoren, borrokan ibili behar kartelak ele bitan jartzeko.
Konponbide bakarra alderdi abertzaleek presioa egitea da, katalanek espainiako gobernuarekin egiten duten bezala. Baina horretarako hizkuntza kontzientzia areago izan behar dute.