Geohispanitatea

Geohispanitatea –

Geohispanitatea

Pedro Baños koronel erretiratu eta idazle “gaullistar” espaniar bat da, geopolitikan aditua. Pablo Iglesias, espaniar politiko progresista postmarxista da. Gaur egun, estatu espainiarra eta hispanoamerika batzen dituen komunikabide baten zuzendaria. Biak oraintxe buru-belarri komunikazio eta borroka kulturalari emanak daude.

Zer da bi figura politiko hauek batzen dituena? Geohispanitatearen ideia. Mundu multipolar berrian hispanitateak bere ahots propioa edukitzeko estrategia. Hispanoamerika eta estatu espainiar baten aliantzak, jaki, ur, mineral eta baliabide energetiko kopuru izugarriak batuko lituzke. Aukera komertzial izugarriak lortuko lirateke Madril geohispanitatearen Europako ate izendatuta. Baina nola gauzatu aliantza hori? Zerk txirikorda dezake ozeanoaren bi aldeak? Biek argi eta garbi diote, hizkuntzak. Espainolak munduan 400 milioi hiztun baino gehiago ditu. Pentsa EEBBetan duen eragina, Trumpek berak jendaurrean “hispano” terminoa erabiltzen eta goresten hasia dagoela lehenagoko “latino” gutxiesgarriaren ordez. Eta hizkuntzak migrazio fluxuak artikulatzen dituela ez da inorentzat sekretu.

Etsaiak estrategia birpentsatzen duen bitartean, bere zibilizazio-boterea indartzeko prest dagoenean, garbi baino garbiago duenean zer erabili zu asimilatzeko, nola liteke euskal alderdi abertzaleek agenda progrearekin eta epe laburrarekin hain lerrokatuta egotea? Nola liteke ahots propioa galtzeko baldakeria hori? Agenda progresista filosofikoki eta ekonomikoki globalista da, eta espainiar progresiaren kasuan behintzat, inperiala gainera.  Adi Carl Von Clausewitzek zioenari: “Garaipena errealitate politiko mesedegarriago bat lortzea da, ez besterik”. Zeintzuk dira alderdi abertzaleentzat gaurko adierazle mesedegarriak?

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2025eko urtarrilaren 8koa]

Geohispanitatea
Nola zaude?

Aita eta euskaltzalea.

5 pentsamendu “Geohispanitatea”-ri buruz

  • Alderdi “abertzale” deitzen direnak gaur izatez ez dira abertzale. PNV eta Sortu-Bildu espainiar sistema politikoak eta nazioarteko oligarkia globalistak bereganatuta ditu. Horregatik, txalotu eta bultzatu ere egingo dute gure herri kolonizatu eta minorizatura datozen urtetan dozenaka eta are ehunka milaka hispano gehiago etortzea.

    Euskaldunok gure hausnarketa (geo)estrategiko propio eta sakonak behar ditugu herri gisa bizirautekotan.

  • Eneko eta Iñigoren iritziekin bat nator erabat. Eta arreta eman behar digu azken aldian ildo beretik betiko espainolismo-inperialistaren alde ematen ari diren mugimendu sozial, politiko eta kulturalak. Ezin dira kasualitatea izan. Atzetik norbaitzuk hariak mugitzen ari dira. Eta espainolismo-inperialistak, jakin badakigu, euskaldunon erabateko desagertzea nahi du. Ea beste adibide bat. Nazio Batuetan gertatutakoa!

    https://x.com/HispanoUnion/status/1803978121936269404?t=er7biZ16lnccJXqDjyniFQ&s=19

    https://x.com/reunificacion_/status/1805779432625312242?t=Nip0PbBVk6v29Q702AsoHA&s=19

    Eta bitartean euskaldunak feminismo antigizon eta multikulturalismo antieuskarari begira.

  • Donald Trumpek Amerikako Estatu Batuen barruan Kanda eta Groenlandia nahi ditu. Erokeria? Harrokeria? Ala epe erdira gertatuko den beste mugimendu geopolitiko bat?

    Ez al dira ariko 3. Mundu Gerra honetan irabazle irtengo direnak ondoren ezarriko duten mapa politiko mundialaren lehen urratsak ematen hasiak?

  • Kanada, barkatu.
    Eta beste hau:
    https://redvozlibre.blogspot.com/2024/09/cubanos-proponen-que-cuba-vuelva-ser.html?m=1

    Kasualitatea ala epe erdirako mugimenduak?

  • Ikuspegi geoestrategiko propioa izateko beharrak ezer gutxirako balio du, ikuspegi horrekin bat etorriz jarduteko ez bada. Horretarako, lehenik eta behin, subjektu politiko gisa jardun beharko dugu eta horrek berekin dakar gu geu geure baliabideekin emantzipatzea. Egoera hori gaur egungo errealitatetik oso urrun dago gure herriari dagokionez. Gure herrian nagusi den jesuitismoa, bere buruzagitzari -hemen aipatutak PNV, Sortu-Bildu- dagokionez abertzalez mozorrotua eta 2030 Agendako banderadunak, hori horrela izateaz arduratzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude