Fustiñanan euskaraz, Ramon Etxezarreta?

Fustiñanan euskaraz –

Ramon Etxezarretari elkarrizketa egin dio berriki Urtzi Urkizuk (BERRIA, 2024-6-2). Bertan irakur daiteke zati hau:

—Euskarak izango al du etorkizunik?

—Batere ez, Arabian euskaraz hitz egitean berriatuarrak edo urrestildarrak garela adieraztea Fustiñanako [Nafarroa] ikasleek ulertzea baino inportanteagoa den bitartean.

Fustiñanan euskaraz
Arg: GUKA

Bitxia da Fustiñana aipatu izana. Fustiñana ikastetxean ez zegoen euskararik, ez D eredurik, ez A eredurik, 2019. urtea arte. Urte hartan, Geroa Bai gobernuan zela, familiei aukera eman zitzaien A eredua aukeratzeko. Ramon Etxezarretaren alderdiari, PSOEri, ez zitzaion batere gustatu. Carlos Gimeno (egun Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria) gidari eta gudari zutela, kexatzen hasi ziren: ez zela egokia ikastetxean A eredua izatea, «ikastetxea G eredukoa zelako [hots, euskararik gabea]», antolakuntzan nahasmenduak izanen zirela…

Beraz, euskarak aurrera egin dezan, Fustiñanan eta nonahi, behar da, besteak beste, PSOEk eta gainerako alderdi abertzale espainiarrek bertan behera uztea beren euskarafobia».

Fustiñanan euskaraz

5 pentsamendu “Fustiñanan euskaraz, Ramon Etxezarreta?”-ri buruz

  • Urrestildarren jatorkeriak baino askoz kalte handiagoa egiten digu euskaldunoi PSOEren eta bere sukurtsal eta sateliteen euskarafobiak. Ez da marka makala alderdi euskarafobo bateko kide izan, eta euskararen arazo nagusitzat “jatorkeria” seinalatzea.

  • Amonamantangorri 2024-06-19 16:18

    “Arabian euskaraz hitz egitean berriatuarrak edo urrestildarrak garela adieraztea Fustiñanako [Nafarroa] ikasleek ulertzea baino inportanteagoa den bitartean”.

    Sebero Altubek ere kalte dezente ekarri zigun.

  • Oraindik “euskal herriak” diren mendialdeko eremuan PSNk boto pila biltzen du hauteskundeetan. Eta gero eta gehiaho gainera.
    Aldiz, Erribera aldean partidu abertzaleak inoiz bezain txiro segitzen dute.
    Inoiz ez gara hainen kolonizatuak izan. Hori da egia beltza

  • Hala ere, han eta hemen sumatzen da kezka, larritasuna.
    Bil gaitezen kezkatuok. Sortu ditzagun euskara taldeak alderdi guzietan, ekinez ikasko dugu

  • Ulertu nahi 2024-06-21 11:18

    Nik hasteko ez dut tutik ulertu esaldi horretan, nahiz eta Sebero estimu handian dudan. Norbaitek itzultzen badu euskara arruntera, eskertuko nioke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude