Ezinbesteko diskurtsoa, beharrezkoa ez den hizkuntzaz
Ezinbesteko diskurtsoa, beharrezkoa ez den hizkuntzaz –
Carod Rovira ez da euskalduna, tamalez. Hemen, “Euskadi-Nafarroa-Iparralde” delakoan, (mendetan Euskal Herria deitzen zen honetan) ez daukagu Carod Roviraren mailako politikaririk soberan. Are gutxiago hizkuntzaren auziaz hain argi eta horren garbi mintzo den politikaririk. Hizkuntzalariak ere, bakan bat edo beste eta kitto. Inguruotan Poziktibity, asko-egin-da, poliki-poliki, eta pixkatesmucho-zaleak gara beste ezer baino gehiago.
Kataluniako beste hizkuntzalari, unibertsitate-irakasle eta kultur munduko eragile askoren antzera, oso kezkatuta ageri da Carod katalanaren bilakaerarekin. Alde ederra Eusko Oasiarekiko. Hemen euskara ederto doa, erabilerak “ez dauka mugarik” (Jaurlaritzak dixit), eta miraritik mirarira bizi gara euskararen birusak kutsaturik…
Artikulu mamitsu bezain gordina idatzi du Carodek oraintsu, eta ez da itxurakerietan galdu. Ezta procés-ari buruz jardutean ere:
“En el procés cap a la independència de Catalunya, la llengua catalana no hi té la més mínima importància, rellevància o funció icònica. El retrocés del català, en l’espai públic, arriba a límits insospitables”… “L’ús de les llengües expressa el paper que hom atorga a cadascun dels idiomes: al català, el passat, la llengua inútil, i el futur, la llengua útil, al castellà”… “Alts càrrecs de la Generalitat i líders independentistes no tenen cap inconvenient a prescindir del català i fer declaracions en castellà a la premsa, com la cosa més normal del món. Però resulta que el més normal del món és la versió original, amb sobreposició de veu o bé amb subtítols”.
Buruzagi independentistek hedabideei adierazpenak españolez egiten dizkietelako kexu da Carod… Sareetan egiten duten espainieraren erabilera ere salatzen du… “Independentistes de llarga tradició fan tuits en castellà amb regularitat, reduint el català a una funció purament domèstica”.
Ai ama! Ikusi/ entzun ote ditu bertoko ordezkari abertzale gehienak? Euskara etxerako ere ez daukatenak tartean?
Buruzagi independentisten aurkako epaiketan galdutako aukeraz be, adierazi du nahigabea:
“Fins i tot els catalans injustament empresonats, sobre els quals penja l’amenaça d’una sentència duríssima, han renunciat a l’ús del català, desaprofitant així la imatge emblemàtica d’un judici polític on els acusadors d’un país acusen i volen condemnar, en castellà, els acusats d’un altre país que parlen una altra llengua. Veure tribunal, fiscals, advocats de l’estat i acusació particular amb aparells de traducció simultània, hauria estat, davant del món, una imatge impagable que hauria fet innecessària qualsevol mena d’explicació addicional. Però els acusats pertanyen a una societat que sembla haver deixat de valorar l’idioma propi com un tret essencial de la seva identitat col·lectiva, com l’única aportació catalana insubstituïble al patrimoni cultural de la humanitat”.
Bukaeran luzatu die ordagoa arduradun politiko independentistei:”O bé els líders polítics, socials i culturals, promouen un canvi real a favor del català, o la lenta decadència de l’idioma el durà a la inutilitat total. I potser sí que haurem salvat la independència, però haurem perdut la llengua. Alarmant”.
Euskal Herriko “indepeentzat” berdin-berdin balio du erronkak.
Epaiketari buruz esaten duenari lotuta, auzitegiak ez zuen berehalako itzulpena onartu eta eskaini zuten modu bakarra lehenik katalanez hitz egitea, ondoren itzultzaileek esandakoaren itzulpena transkribatzea eta testu hori gazteleraz soilik zekitenei ematea zen. Zalantzarik gabe ez zeb batere bideragarria eta epaiketa asko luzatuko zuen, horren aurrean presoek gazteleraz aritzea onartu behar izan zuten (eta bide batez, gaztelera ere Kataluniako hizkuntza den aldetik horretarako inolako arazorik ez zutela adierazi zuten gehienek).
Euskal Herrira etorrita, katalana egoera txarrean badago euskara are okerrago. Oso politikari gutxik idazten ditu mezuak euskaraz soilik, txio biralak ustez gaztelaniaz idatzi behar direlako. Datu positibo gisa, Bingen Zupiria sailburuak askotan idazten ditu txioak euskaraz soilik.
Kazetariei egindako adierazpenetan, uste dut Jaurlaritzakoek gehienetan bi hizkuntzatan gauza bera errepikatzen dutela (Euskadi Irratian beti entzuten ditut euskaraz eta ETBko albistegietan ere gehienetan), baina esango nuke oso gutxitan direla euskaraz soilik.
Euskal Herrian agintariek eta eragile abertzaleek oro har postureoari heldu diote beti hizkuntzari dagokionez. Hori ez da aldatu. Aldatu dena Euskalgintzaren jarrera da. Subentzioak eskuratzeko aukera eman diotenetik desagertuta dago. Mutu.
Hemen ez daukagu Carodik, ez Junyentik, ez Vidalik, ez… gauzei izenetik esango dienik, salbuespen urri-urriak salbu.
Esaldiak bukatu egin behar dira: “gaztelera Kataluniako hizkuntza inposatua da”. Frantsesa bezala. Euskal Herrian gertatzen den bezala.
Hemen hiru hizkuntza dauzkagulako diskurtsoa egia-erdia da, faltsua beraz.
Hemen berezko hizkuntza bat eta bi inposatu dauzkagu. Garaian garaiko etorkinek ekartzen dituztenez gain.
Galdetu espainiarrei edo frantsesei ea zenbat hizkuntza dauzkaten. %99k espainiera/frantsesa aipatuko dituzte soilik.
“Hizkuntz aniztasunaren” mantrapean, euskararen ordezkapen prozesua ezkutatzen laguntzen dute abertzale askok. Hemen ez dago “hizkuntz aniztasunik”. Hemen espainiera /frantsesa hedatze prozesu bete-betean gaude. Acedo, Barzelonako Gobernadore zenak esan zuen legez: “ No hemos hecho la guerra para que el catalán vuela a ser de uso publico”.
“El catalán” esaten denean, “el vasco” ere esan nahi da, noski.
Behin eta berriz salatzen duzuena euskaldunok politikoki antolatzen hastearekin garbitzen joango da, gainerako alderdiek milaka botu galdu nahi ez ba dute euskaraz askoz gehiago egiten hasiko baitira, EUSKALDUNIA. Gero dator Langile Euskaldunon Sindikatua LES, Euskararen Egunkaria, Euskararen Bankua, Euskararen Unibertsitatea Durangoko Azokaren pabiloiaren ondoan eraikitzea, Azokaren gaineko Biblioteka Nazionalarrekin batera. Ekin eta lanera!
Hurrengo urtarrilaren 18an batzar irekia. Abisatuko dugu non.
Ondo ibili.
Pare bat kontu, sobera ez luzatzeagatik. Aurrena: Euskadi, Nafarroa Iparralde horrretan Euskadi eta Iparralde soberan daude, eta aspaldi. Izatekotan, Iparraldea beharko luke, baina Iparraldea Islandia, Norbegia eta horrelakoak dira, zeren eta, Nafarroa Beherea ez baita Iparraldea, Nafarroa da, eta Lapurdi eta Zuberoa , zer esanik ez, eta noski, Nafarroa Euskal Harria da. Bigarrena: Euskaraz ez da Ai erraten, Oi! baizik. Eta akitzeko, el euskara tiene una cosa que se llama mugagabea, no ni plural ni singular, eta bidenabar, Iruñea se declina Iruñe.