Euskaraz ikasteko aukera Lezkairuko Haur Eskolan?
Euskaraz ikasteko aukera Lezkairuko Haur Eskolan? –
Azkenaldian berri franko agertzen ari dira Iruñeko Udalaren Lezkairuko haur eskola berriari buruz: Esan digute non eginen duten, 1.900 metro koadro izanen dela, 114 haurrentzako tokia izanen duela, 14 hezitzaileko ariko direla… Baina datu inportante bat ez dute argitu: Euskaraz ikasteko aukerarik izanen da?
Lezkairun, Mendillorrin eta Buztintxurin euskarazko aukera izateko eskatu, eta Iruñeko Udal Haur Eskolen zuzendari kudeatzaileak erantzun labur hau eman zigun: “Gaia konplexua denez, haur eskoletako eredu linguistikoak etengabeko azterketan daude”. Ez du esperantza handirik ematen.
Oraingo Lezkairu auzo berria da, guraso gaztez beteko da, eta sekulako hipoteka izanen da euskarazko aukerarik ez eskaintzea haur eskolan, batez ere kontuan harturik ondoan duen Mendillorriko haur eskolan ere ez dagoela euskaraz ikasteko aukerarik. Lezkairuko gurasoek, etorkizunean, urteak eman beharko dituzte horren alde borrokan?
Oraindik garaiz gaude: Lezkairun, haur eskola euskaraz hautatzeko aukera.