Euskaraz Espainiako Kongresuan
Euskaraz Espainiako Kongresuan –
Espainiako Kongresuak hizkuntza koofizialak Kongresuan erabiltzeko erreforma onartu du, 179 boz alde eta 171 kontra. Ostegunean 21 izango da aldaketa ofizial. Lehen aldiz mintzatu dira euskaraz mugarik gabe Espainiako Kongresuan gaur, zuzeneko itzulpengintzaz, eta euskaraz gainera katalana, galiziera, aragoiera eta asturiera erabiltzeko aukera ere egon da. 12:00etan hasi da araudia aldatzeko eztabaida, zuzenean jarraitu dugu, hemen.
Euskara Espainiako Kongresuan
Mertxe Aizpurua EH Bildu 00.52.00
“Euskaraz bizi nahi dugu”
Joseba Andoni Agirretxea EAJ 01.05.00
“Agian orduan ez zen beharrezkoa, agian eleaniztasuneko batzuen defentsa zuzenki proportzionala da haien egoera eta behar politikoekiko”
Bada garaia, aspaldi zen garaia, geronen inguruko hizkuntzak nola izendatzen diren euskaraz ikasteko. Baina hori ere ez dugu ikasi. Ez eskatu gero erdaldunei zerorrek ikasi ez duzuna berek ikasteko.
Garrantzi handiko erabakia. Hizkuntza ikusarazteko eta prestigioa emateko urrats ezinbestekoa.
Okerrena da katalanei esker lortu izana eta ez euskaldunen presioari erantzunez. Eskerrak haiek dauden