Euskarari egiten utzi

Euskarari egiten utzi –

Euskarari egiten utzi
Arg: Howard County Library

“Metodologia libreak” deiturikoak kultura eta hizkuntza hegemonikoetan egindako teorizazio eta esperientzietatik akademiara ailegatu ziren, eta hortik munduko edozein akademiara barreiatu, baita gurera ere. Modernitatearekin lotu dira, eta hezitzaile askoren motibazio iturri eta guraso askoren eskaera azken joera bilakatu dira.

Arazoa zein da? Kultura eta hizkuntza hegemoniko batetik datorren esperientzia kultura eta hizkuntza gutxitu baten beharretara ongi egokitu ez izana. “Egiten utzi” hori Iruñeko haur eskoletako lerro nagusi da hizkuntzaren gainetik, jo bestela Iruñeko Erakunde Autonomora, hitz bakar bat ere euskararen transmisioaz eta bere uztarketaz, ez horren inguruko familienganako orientazioaz. Haur eta lehen hezkuntzan ere eraginak ditu familiengan eta irakaslegoarengan. Honen ondorioz, umeen gaztelaniazko erantzunak inoiz baino normalizatuago daude,  erabilera auspotzeko jokuak zigor-sari logika satanizatuan erori dira,  errepikapenak eta kantak gehiegitan ekiditen edo minimo batera eramaten dira “konduktibistak” direlakoan,… Ezin da euskara behar bezala “erakutsi”. Eta ez “erakustearen” ondorioz, euskarazko hizkuntza ohiturak dituzten umeak geroz eta  bakartuago daude asimilazioaren amildegian, eta erdaldunak euskarara erakartzea geroz eta zailagoa da. Eta are okerrago, diagnostiko hau normalizatzen da eta erreakzio planik ez da proposatzen.

Edozein ikastetxe edo ikastolan ebaluazio sistema bateratu batekin euskara erakutsiko den metodologia estandarizatu bat premiazkoa da. Bide horretan, badira txalotu beharreko mugimenduak ikastetxe batzuetako zuzendaritzen artean elkarlanean.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko irailaren 18koa]

Euskarari egiten utzi

Aita eta euskaltzalea.

3 pentsamendu “Euskarari egiten utzi”-ri buruz

  • Ikaragarria, beldurgarria eta izugarria da zenbait ikastoletan gertatzen ari dena. Nahita ere, ez dira mintzatuko haurrak, ez baitute maila apalena ere euskaraz. Nola mintzatuko dira?
    Are okerrago, bere irakaslea ez den bati ulertu ere ez. Hori da 3-4 eskoletan ikusi dudana.
    Lotsagarria!!!! lotsagarria bi zentzuetan

  • “Metodologia librea” edo “askea” den edozer zenbait tokitan, zenbait garaitan eta zenbait pertsonetarako balio du. Ez guztiontzat.

  • Izugarria, jainkoa bezalaxe mugagabea hil egin da, edo akatu .dugu. Edozein eskolaTAN, akademiaTAN, ikastolaTAN , eta zenbait pertsonarendako Edo pertsonarentzat. Zer ote pertsonetarako. Eta euskara mailaz kezkaturik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude