Euskararen zapalkuntzari intsumisioa eta errepresioaren aurrean elkartasuna
Euskararen zapalkuntzari intsumisioa –
Irailaren 10ean Gorkaren aurkako auzia zela eta Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolaturiko mobilizazioan, belaunaldi ezberdinetako euskaltzaleek ikasleei baxoa euskaraz pasatzea debekatzen zaiela salatu ginuen, frantziar legedia euskararen zapaltzailea dela erakutsi ginuen, euskararentzat justizia gauza dadin eskatu ginuen eta auziperatuari elkartasuna adierazi genion.
Epaiketan epaileek Gorkari euskaraz deklaratzea ukatu zioten. Horiek hola, epaiketa bidegabe horretan ez esku hartzea erabaki zuen eta epaitegitik atera zen. Epaiketa segitu zuten eta 3268 € ordaintzera kondenatu zuten. Martxoan, antzeko epaiketan, Gorka hilabete bat presondegi atzerapenarekin egitera eta 500 € ordaintzera kondenatu zuten.
Euskararen alde egindako ekintzengatik EHEko kideari ezarritako isun horiek ez ordaintzea erabaki dugu. Hala ere, diru bilketa abiatzen dugu, gastu judizialak ordaintzeko eta euskararen aldeko kanpainen gastuak estaltzeko, bereziki euskara zapaldua den toki orotan “Euskaraz lehentasunez”, “Geldi euskara zapaltzea” eta “Justizia euskararentzat” idazteko tindua erosteko!
Diru bilketa horren egiteko eta euskararen zapalkuntzaren aurrean intsumisioa garatzeko, Euskal Herriko eskualde ezberdinetan “Euskararen zapalkuntzari intsumisioa !” hitzaldiak emango ditugu eta tokiko euskaltzaleek elkartasun ekitaldiak antolatuko dituzte.
Euskaltzale guziak ekitaldi hauetara gomitatzen ditugu.
Azpian doaz irailaren 10eko auziari buruz prentsan agertu ziren idazki batzuen loturak eta Berriaren Urubia podcasta pedagogikoa:
- www.berria.eus/euskal-herria/intsumisiorako-deia-egin-du-torrek-baionako-auzitegian
- www.kazeta.eus/eu/info_kz/20240910/euskaltzaleen-elkartasun-keinu-azkarra-baionako-auzitegiaren-aitzinean
- www.berria.eus/podcastak/urubia/gorka-torre-militante-euskalzalea
Euskararen zapalkuntzari intsumisioa eta errepresioaren aurrean elkartasuna
- Urriak 25, Donapaleun, ostiralez, 19:00, Aldaka Gaztetxean, hitzaldia eta gaztetxeak prestatutako elkartasun afaria.
- Azaroak 8, Hendaian, ostiralez, 19:00, Gaztetxean, hitzaldia eta Gaztetxeak prestatutako elkartasun pintxoak.
- Azaroak 13, Baionan, asteazkenez, 19:00, Epaiskan, hitzaldia eta Baionako euskaltzaleek prestatutako elkartasun pintxoak.
- Azaroak 22, Ortzaizen, ostiralez, 19:00, Menta liburudendan, hitzaldia eta Ortzaizeko euskaltzaleek prestatutako elkartasun pintxoak.
- Azaroak 29, Larzabalen, ostiralez, 19:00, Espelletenian, hitzaldia eta Oztibarreko euskaltzaleek prestatutako elkartasun Burger-ak.
- Abenduak 6, Maulen, ostiralez, 19:00, Zinkan, hitzaldia eta Pitxu Gaztetxeak antolatutako elkartasun kontzertua.
- Abenduak 13, Hazparnen, ostiralez, 19:00, Ttattolan, hitzaldia eta Gaztetxeak antolatutako elkartasun pintxoak eta kantuak.
- Abenduak 21, Garazin, larunbatez, hitzaldia eta Garaziko Gaztetxeak antolaturiko elkartasun kontzertua.
Intsumisioa !
nafarroa bEHErea
Baxenabarreko Euskal Herrian Euskaraz