Euskararen misterioa (II)
Euskararen misterioa (II) –
Etxea eta lagunartea
XII. mendean, 1140. urte inguruan, zaldi gainean Done Jakue bidean erromes ibili zen Aymeric Picaud fraide beneditar frantsesak orduko latinean idatzita utzitakotik dakigu garai hartan sagardoa eta euskara gure baserriekin uztartuta zeudela:
«Inde circa Portus Cisereos habetur tellus Basclorum, habens urbem Baionam in maritima uersus septemptrionem. Hec terra lingua barbara habetur, nemorosa, montuosa, pane et uino omnibusque corporatibus alimentis desolata, excepto quia malis et sicera et lacte est consolata».
«Gero, Garaziko mendietatik hurbil, euskaldunen lurraldea dago, itsasertzean iparraldean Baiona hiriarekin. Mintzaira arrotzeko lurraldea da, oihantsua, menditsua, ogi, ardo nahiz bestelako janaririk gabea, sagarrak, sagardoa eta esnea ez bada» (Bilbao, 1994).
guziyon jabiak;
berak eman dizkigu
abilidadiak…
Asitzera dijuaz
predikadoriak
sekula ixtudiatzen
ibili gabiakUdarregi:
Pello Errotariyak
errespuesta orain
Juan Joxe Uarregiyak
Batek ainbat deretxo
daukagu guk biyak;
gure kolejiyuak
sagardotegiyak.
Etxea eta hizkuntza
Orain 1000 urte euskara zuten mintzo bakarra Euskal Herriko mendi eta zelaietan sakabanatutako etxe guztietan. Etxe haietan euskaldun jaiotzen ziren eta euskaldun hiltzen ziren, beste hizkuntzarik ezagutu gabe. Aho-belarriz ikasten zuten etxeko hizkuntza, etxean eta etxekoengandik. Izan ere, hizkuntza etxea bezalakoxea zen, gurasoengandik seme-alabengana igarotzen zen belaunez belauneko katean. Etxeak etxekoei jatorria eta izena ematen zien bezalaxe, etxeko hizkuntzak ere hiztunei, euskararen hiztunez osatutako milaka baserri-etxe haietako jendeketa hari, izena eta jatorria ematen zion. Azken batean, herri izaerako lotura sendo bat.
Arestian aipatu bezala, 1140. urtean, Done Jakuerako erromes bidea zaldiz egin zuen Aymeric Picaud fraide beneditar hark ere euskaldunak bere hizkuntzan bakarrik mintzo zirela agerian utzi zuen Codex Calixtinus eskuizkribuan erromesentzat latinez idatzi zuen gidan, Liber Sancti Iacobi V, 7 izenekoan. Izan ere, erromesaldia egiten zutenek garai hartako euskaldunekin ulertzeko zuten ezintasuna gainditzeko, euskarazko hiztegitxo bat moldatu zuen fraide beneditar hark, erromesei laguntzeko asmoz:«Sique illos loqui audires, canum latrancium memorares. Barbara enim lingua penitus habentur. Deum vocant Urcia, Dei genitricem Andrea Maria, panem ogui, vinum ardum, carnem aragui, piscem araign, domum echea, dominum domus iaona, dominam andrea, ecclesiam elicera, presbiterum belaterra, quod interpretatur pulcra terra, tricticum gari, aquam uric, regem ereguia, sanctum Iacobum Iaona domme Iacue…».
«Hizketan entzungo bazenitu, txakurraren zaunkaz oroituko zinateke. Beren hizkuntza erabat arrotza delako. Jainkoa Urcia-Urtzi- deitzen dute, Jainkoaren Ama Andrea Maria, ogia ogui, ardoa ardum, haragia aragui, arraina araign, etxea echea, etxeko jauna iaona, andrea andrea, eliza elicera, apaiza belaterra, erran nahi baita, lur ederra, garia gari, ura uric, erregea ereguia, Santiago Jauna Iaona domne Iacue…».
Bi gertakari historiko horiek agerian jartzen dute XI. eta XII. mendeetan euskararen ezagutza nahiz zabalkundea erabatekoak zirela egunerokoan eta euskararen mugak ere gaurkoak baino zabalagoak zirela, Errioxarainokoak (Aznar, 2011). Euskaldun haiek euskara zuten adierazmolde bakarra. Euskarak bizi zituen eta euskara bizi zuten (Saez, 2017). Eta hori zen norberaren etxean eta inguruko guztietan gertatzen zena. Hori zen ohikoa, eta hala bizi zuten. Garai hartako euskaldun haiek, gaur egungoek ez bezala, egunerokoan ez zuten euskara ez zen beste hizkuntzarik behar etxeko, auzoko eta herrikoekin aritzeko. XI. eta XII. mende haietan euskara hizkuntza burujabea zen, beste hizkuntza baten morrontzarik gabekoa. Herritar haiek euskara bakarrik jakinda bizi ziren, eguneroko harremanetarako ez baitzuten beste hizkuntzarik behar.XI-XII. mendeetako gizarte antolaketa hartan euskara zen erabateko nagusitasuna zuen hizkuntza. Eguneroko harremanetarako euskarak zeukan funtzionaltasun eta esklusibitateak antolaketa sozial hartara sarbidea eduki nahi zuen orori euskara ikasteko eta erabiltzeko behar naturala (Saez, 2017) sorrarazten zion, erromesaldian zebilen fraide beneditarrari hiztegiarekin gertatu zitzaion bezalaxe. Izan ere, gizaki orok antolaketa sozial batera egokitzeko ahalegina egingo du, antolaketa sozial horrek bere gizatasunaren oinarrizko premiak betetzen dituen neurrian. Gure kasuan erromes zebilen fraideak gizakiak duen beharrik oinarrizkoena betetzeko behar zuen euskara, gosea asetzeko, hain zuzen ere. Horregatik, hiztegia osatzeko bildutako hitzetatik asko jatekoak ziren (ogia, ardoa, haragia, arraina, garia, ura).
(PATXI SAEZ BELOKI soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea).
Artikulua oso-osorik irakurtzeko sakatu HEMEN.
- Estreinakoz Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren 60. zenbakian argitaratua, 84-91 orr., 2018ko abenduan.
- Artikulu honen PDF fitxategia eskuratu nahi baduzu, sakatu HEMEN.
Etxeak bezainbat inportantzia ukan du gure familia sistemak, antropologoek “erroko” familia deitzen dutena (frantsesez “famille souche”, euskarazko itzulpen hobeago bat baditaike), autoritatea eta inegalitatea dituenak balore zentralak, eta transmizioa errexten dutenak.
4 familia mota ezberdintzen dira modelo huntan, 2 irizpideren arabera:
– herentziaren transmizioa: egalitarioa (haur guziek ondasunen parte ekibalentea), edo inegalitarioa (ondasun guziak haur bati, premiari, edo testigantzaz haur batzu herentziaz baztertzeko posibilitatearekin)
– belaunaldien kohabitazioa: “autoritarioa”, 3 belaunaldi etxe bakarrean, “libertarioa”, 2 belaunaldi soilik, hots belaunaldi gazteak haurra baduelarik su berri bat sortzen du etxetik badoa.
2 irizpideak gurutzatuz, 4 familia mota ditugu:
– nuklearra: libertarioa eta egalitarioa ( Parise inguruak, Madrile inguruak).
– absolutua: libertarioa eta inegalitarioa, Inglaterran
– komunitarioa: autoritarioa eta egalitarioa (Errusian eta Italia iparraldean)
– errokoa: autoritarioa eta inegalitarioa (Katalunia, EH, Alemania, Japonia)
Tendentzia antropologikoak dira, eta nazio/estatu balotxaren arabera ez du (beti) sistema politikoa islatzen.
Informazio gehiago eta xehetasun gehiago aurkituko dituzue Emmanuel Todd ikerlarien liburuetan (frantsesez).
–