Euskararen aldeko jarrera

Txerra Rodriguez soziolinguistaren Garaigoikoa blogetik jaso dugu “Jarrerak” izeneko sarreratxoa.

Euskararen aldeko jarrera
.

Jarrerak

Inkesta guzti-guztietan agertzen da euskararen aldeko jarrera badagoela. Gehienek euskararen aldeko jarrera agertzen dute, beraz. Eta hori aditu eta eragile guztiek onartzen dute garrantzitsua dela. Nik ere garrantzi hori aitortzen dut, jakina.Baina aldeko jarrera horrek portaera bihurtzeko zer behar duen galdetzen diot neure buruari. Izan ere, jarrerak zer garrantzia du norberaren barruan? Edo, beste era batera galdetuta, zer “postutan” sailkatzen da gurean euskararen aldeko jarrera hori?

Nire iritziz, kasu gehienetan, euskararena kezka generikoa da. Gaur egun, politikoki zuzena da euskararen alde zaudela esatea. Baina galdetuko bagenu inkestetan zenbat egongo ziren prest zerga gehiago ordaintzeko euskara bultzatzeko, zer gertatuko litzateke?

Izan ere, nire ustez, euskalgintzak gainbaloratu du kontzientzia. Aldaketa sozialerako baliotsuagoa da jendearen arazoetarako konponbide praktikoak eskaintzea. Eta horretan tematu beharko dugulakoan nago.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.