Euskararen aldeko ekintzak segitzen ditugu

Euskararen aldeko ekintzak segitzen ditugu –

Euskararen aldeko ekintzak segitzen ditugu1) Martxoaren 26ko auziari dei egin diogu.

2) Erran ginuen bezala ekintzekin segitzen dugu. Auziaren ondotik bi berri egin ditugu: Donapaleuko eta Mauleko ospitaleen hormetan egindako tindaketekin, euskarari dagokion tokia eman diogu (loturik doan argazkia libreki erabil daiteke).

3) Astelehen honetako bilkuran, Euskararen Erakunde Publikoak ez duela euskararen sustatzeko hizkuntza politikaren aurrekondua emendatu gogor salatzen dugu. Berriz ere, Euskararen Erakunde Publikoa osatzen duten lau administrazioek (frantziar Estatua, Akitania Berria Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua eta Euskal Hirigune Elkargoa), elgarrekin euskarari lehentasuna ematen ez diotela agerian uzten dute eta euskara heriotzera kondenatzen dute. Horregatik euskal herriak Estatu independente bat eraiki behar du.

4) Euskal Herrian Euskaraz taldeak apirilaren 22tik 28ra antolatzen duen “Harrotze astea”-n esku hartzera euskaltzaleak deitzen ditugu.

Euskal Herrian lehentasunez euskaraz!

Herribiltza
2024.04.09

Euskararen aldeko ekintzak segitzen ditugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude