Euskara erdigunera ekartzeko garaia
Euskara erdigunera ekartzeko garaia –
“Ez badugu euskara erdigunera ekartzen gure lehentasunetan, gure politiketan eta gure jardunean, bai pertsonalki, sozialki eta politikoki, ez dauka etorkizun handirik gure komunitate honek”. Iñaki Iurrebasoren esaldi honek ongi kokatzen du larunbata honetan Bilboko ELAren egoitzan egingo dugun “Hezkuntza&Hizkuntza” jardunaldia. Iurrebasorekin batera Juan Carlos Moreno Cabrera, Izaskun Rekalde Abasolo, Jordi Martí Monllau eta Miren Zubizarreta Juaristi eseriko dira mahaiaren inguruan hizkuntzaz aritzeko. Hitzordua 9:50ean da, eta adi! jardunaldira etortzeko izena eman behar baita. Gonbidatuta zaudete!
“Hezkuntza Lege berrian murgiltze eredua ezarri ezean, EAEko haur guztiek ez dute bermaturik izango euskara behar bezala ezagutzeko aukera“
Miren Zubizarreta Juaristi, Zuzenbidean lizentziatua, ELAko Hezkuntza arduraduna.
“Ez badugu euskara erdigunera ekartzen gure lehentasunetan, gure politiketan eta gure jardunean, bai pertsonalki, sozialki eta politikoki, ez dauka etorkizun handirik gure komunitate honek”
Iñaki Iurrebaso Biteri, soziologoa, EHUko irakaslea eta ikerlaria, “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa” tesiaren egilea.
“Ez da bidezkoa hizkuntza gutxitu bat merkatuaren arauetara makurraraztea. Egia da kontsumitzaile gisa ardura bat daukagula, baina gauden diglosia egoera honetan ezin da darwinismo linguistikoa aplikatu. Euskarak erakundeen babesa behar du“
Izaskun Rekalde Abasolo, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua, Pantailak Euskaraz ekimeneko kidea.
“No está justificada la enseñanza EN inglés en Euskal Herria (ni en España, etc). Está ligada a la misma ideología supremacista que impuso el castellano y el francés en las escuelas de EH y es gravemente lesiva para la enseñanza del euskera y en euskera“
Juan Carlos Moreno Cabrera, hizkuntzalaria. Filosofia eta Letretan doktore, eta Hizkuntzalaritza Orokorreko katedradun ohia Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
“La nostra escola ha de reflectir la nostra subordinació?
Cal plantar cara, perquè aquí no hi ha pau lingüística, sinó tranquil·litat comprada al preu de la submissió sistemàtica dels qui parlen català, perquè la pax hispànica no és pau, sinó imposició”
Jordi Martí Monllau, irakaslea, hizkuntzalaria eta Intersindical-Educacióko kidea.
…
Hezkuntza eta Hizkuntza jardunaldian arituko dira larunbatean, apirilak 22, ELAren Bilboko egoitzan, Barrainkua kaleko 13.ean, 9:50etatik aurrera.
Izena emateko: euskarabatzordea@ela.eus
Oso egitarau erakargarria, zorionak!
Mingainean herdoilik gabeko hizlari oso interesgarriak guztiak. Eman dut izena jada.
Euskara erdigunera ekartzeko garia bada, zer esan nahi subliminala du Izaskun Rekalde Abasoloren adirazpen horiek erdaraz argitaratzeak? Lapsus bat ote da? Nondik sortu ote dira gaztelaniazko ziri horiek, programan ikusita gainera, delako Izaskun horren hitzaldia euskaraz dela? Istorio misterio.
Rekalde Abasoloren adierazpena euskaraz da. Moreno Cabrerarena da gaztelaniazkoa.
Bertan esango dena entzuteko irrikitan. Mezua entzun eta ahal duguna gorde ostean, zabaltzeko asmo osoarekin.
Ea argi izpirik ikusterik dugun!
Talde politikoek erdigunera ekartzen ez dutenez euskera…..
Zorionak aldez aurretik ELAri, ausarta!
Zorionak ELAri ekimen hau antolatzeagatik.
Euskarak hau behar du!!
Euskara erdigunera ekarri… zer dugu orain erdigunean?
Euskara erdigunera ekarri… non dago gure erdigunea?
https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_erdigunea
A, bai, hor gainera toki zabal zabala dago, eta erdigunean egon behar diren gauza guztientzat aski. Hala ere, ez dakit Euskarak hara nahi izanen duen, zeren eta hor ez baita egun inor bizi…
Aski ironiaz! Gu gara erdigunean kokatu behar dugunok, geure barne erdigunean. Gu gara Euskara, ez kanpoan, hor nonbait, dagoen zerbait. Gugan bizi da hizkuntza, guk biziarazten dugu mintzatzen garenean, idaztean dugunean. Gu biziberrituko gara, ezen ez Euskara delako mamua. Gu gara anormalak, geure mintzoa anormala den bitartean. Hizkuntza eta gu bat gara, eta bestela, gezurretan ari gara beti.