Euskara azterketa, egizu zeuk nire partez
Euskara azterketa, egizu zeuk nire partez
Antoniok euskara azterketa gainditu beharra dauka, eta bere partez norbaitek egin dezan nahi du. Eskuzabala da, edo desesperatuta dago, 3.000 euro ordaintzeko prest dago-eta. Bizkaitarraren antzeko atakan dago Miren ere, askoz aurrekontu apalagoa duen arren. Gasteiztarraren kasuan, ahozkoa da gainditu beharreko azterketa, C1, eta beraz, bere tankerako emakume batek egin dezan nahi du: 35-40 urte bitartekoa eta beltzarana.
Antonio eta Miren ez dira ipuin bateko bi pertsonaia, bigarren eskuko zeren salerosketarako atari batean, Milanunciosen, iragarki bana argitaratu duten bi lagun baino -eta jaso dituzte bizpahiru erantzun-. Bata martxoaren 7koa da, bestea maiatzaren 31koa; aurtengoak biak.
Iragarkiak benetakoak direla frogatu izanak harri eta zur utzi gaitu -klikatu beheko argazkietan loturetara joateko-. Beraien berri eman duen Julen Gabiriak dioen legez, “errealitate hau ere existitzen da. Begiak talo”.
Jakin nahiko genuke ea ohiko jokabidea den. Badakizue honetaz zeozer?
Nik ere bilatzen dut pertsona azterketa egiteko ?
Iragaki hau benetakoa bada…zeozer egiten ari gara txarto.
Ezinezkoa da jendea hain desesperatuta egotea…. zerbait ez dabil ondo edo ……gezurra da
Norbaitek prest pertsona hauei deitu, eurekin geratu eta harrapatzeko? Identitate usurpazioa delitua da. Eta are gehiago lan publiko bat lortu nahi badute tituluaren bidez.
Zeren zain dago Jaurlaritza eta Ertzaintza bera ere hori guztia ikertzeko? Dagoeneko ikerketapean egongo da gaia ala ezer jakin gabe jarraituko dute?
Ni harrituta nago. Harrituta eta oso haserre! 2.000 € eta gehiago eskaintzen dituzte, zoratzekoa… Jaurlaritzak esku hartu beharko luke, ezta? Gero titulua horrela lortuta zer nolako arreta eskainiko digute euskaldunoi?