Euskara atala Hala Bedi irratian (2022-2023)
Euskara atala Hala Bedi irratian (2022-2023) –
Podcastak asko maite ditut, asko entzuten ditut. Bere sasoian bloga podcast bihurtzeko asmoa izan nuen, baina teknikak gainditu ninduen (asmoa hor dago, baina …).
Eta podcast-etan soziolinguistika (adiera zabalean, beti ere) lantzen bada, ba gusturago entzun izan ohi ditut. Urtero ekarri ditut MUko ikasleek egindako podcast-ak (Putzutik plazara 1 eta Putzutik plazara 2) eta iaz ere ekarri nuen blogera Irati Iciarrek Halabedi irratian egin zituenak. Eta oraingo honetan Ainhoa Pardinak Halabedi irratian egindakoak ekarriko ditut.
9 podcast dira, aski ezberdinak. Lehenengo biak hiztun berriei buruzkoak dira eta, ordutik, elkarrizketak egiten hasi zen Ainhoa: Paulina Toporowska, Joxe Mari Agirretxe, Beñat Garaio, Cira Crespo, Antton Telleria eta abar. Denak interesgarri eta denak entzungarri. Gozatu belarriak, irakurle (entzule).
Ainhoa Pardina Halabedi irratian:
- Hiztun berriak? Euskaldun zaharrak? Zergatik eta zertarako?
- Euskara hiztun berriak II
- Paulina Toporowskari elkarrizketa
- Joxe Mari Agirretxe Porrotxi elkarrizketa
- Gure esku ditugun baliabideak
- Beñat Garaiori elkarrizketa
- Cira Crespori elkarrizketa
- Antton Telleriari elkarrizketa
- Irati Iciar eta Julen Mendizabalekin solasean
Euskara atala Hala Bedi irratian (2022-2023)