Euskaltzaindiaren gramatikari oharra

Euskaltzaindiaren gramatikari oharra –

Sarean argitaratu berria delarik Euskaltzaindiaren Euskararen Gramatika, nik ere sarean argitaratuko dut orain urtebete (2022ko urtarrilaren 28an) Euskaltzaindiari eta Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeari helarazi nion gutuna zuzenketa eske, delako gramatikan nire izenean aipatzen den gezurrezko kontuaz. Zoritxarrez ez dut batere erantzunik jaso, ez aipatuetatik, ez atalaren egileenetik ere. Orain nahi badute, oraindik dute aukera. Hau orduko gutuna:

Euskaltzaindiari, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeari.

Euskaltzaindiaren gramatikari oharra

Donostia, urtarrilaren 28a, 2022

Egunon!

Zuzenketa ageria eskatzen diot Euskaltzaindiari eta Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeari.

Argitaratu berri den Euskararen Gramatika-ren lehen liburukiaren 6. orrialdean esaten da espres lehen oin-oharrean: “Bittor Hidalgok (1994) zalantzan jarri ditu Rudolf de Rijken emaitzak. Geroago K. Erdociak (2006a: 65) erakutsi du bere tesian Hidalgo ez zebilela zuzen, batez ere O kategoria objektu zuzenari deitzen baitzaio eta ez, Hidalgok egiten duen gisan, aditzaren ondotik datorren edozein osagai sintaktikori. Horrek aldatzen ditu emaitza estatistiko guztiak.”

Erdociak, I. Lakak zuzenduriko tesian esaten duena da espres (62. or.): “Hidalgok (1994) De Rijken (1969) irizpideak jarraituz lortutako emaitzek erakusten dute SVO hurrenkera dela, aipatutako corpusean, maizen gertatzen dena.” Eta nire datu argiak jasotzen ditu 62-64 orrialdeak bitartean.

Hain justu “De Rijken (1969) irizpideak jarraituz lortutako emaitzak”. Eta hori egiten da halaxe espres nire tesian (www.euskara.euskadi.net/tesisDoctoral/PDFak/bittor_hidalgo.pdf, edizio digitalaren 489-98 orrialdeak bitartean: “I. Zenbait ohar R.P.G. de Rijk-en «Is Basque an S.O.V. language?» lanaren inguruan” izeneko atalean, Erdociak kopiatzen dituen datuak), eta FLVn argitaraturiko “Ohar estatistiko garrantzitsuak euskararen hitz ordenaren inguru. Euskara, S.V.O.?” (www.culturanavarra.es/FLV70-0401-0420.pdf), non argi erakusten den, batetik, De Rijkek azterturiko testuen ahulezia erreferentziala, eta bestetik, Hidalgok azterturiko testu erreferentzialagoetako SVO maiztasun nagusia “De Rijken (1969) irizpideak jarraituz”. Eta ez, Gramatika Batzordeak oker / gezur dioen bezala, “Hidalgok egiten duen gisan, aditzaren ondotik datorren edozein osagai sintaktikori deituz O”.

Baina parametro Greenberg – De Rijtarretan eginiko SVO osagaien hurrenkeraren azterketaz gain, Hidalgok beste azterketa estatistiko gehigarria egiten du aparte, berak argi definituriko beste parametro batzuen arabera, hala tesian (499-541 orrialdeak bitartean, “II. Estatistika egokiago batzuen bila”, “III. Esaldi nagusien ordenaz”, IV. Mendeko esaldiak” ataletan, nola ASJUn argitaraturiko “Hitz ordenaren estatistikak euskaraz” artikuluan ojs.ehu.eus/article/7919), zinetan ez den inoiz aipatzen ez aztertzen SOV osagaien ordena.

Eta hala dio Erdociak ere bere tesian, nahiz Euskararen Gramatika-n bestela eman aditzera (64. or.): «Azterketa estatistiko hauetaz gain, Hidalgok (1994) beste ikerketa estatistiko bat egiten du, baina perpausak aukeratzeko De Rijkek erabilitako irizpideak aldatzen ditu.» Eta ondoren luze azaltzen ditu zein diren nire irizpideak, eta aitortzen, nik neronek hasieratik bezala (Estatistika egokiago batzuen bila), horiek ez direla ez De Rijken ez Greenbergen irizpideak. Eta betiere dio Erdociak (65. Or.): “Hidalgoren analisi estatistikoak duen balioa zalantzan jarri gabe”.

Gero datu horiei guztiei kontrajarri nahi izatea Euskararen Gramatika-ko oharrean egiten den bezala “gaurko testuetako egitura sinpleenak”,

(L. Pastor eta I. Laka (2013) ere mintzatu dira gai honetaz. Nolanahi ere, gaurko testuetan, egitura sinpleenetan bederen, Andreak gizona ikusi du (SOV) bezalako esaldiak hamar aldiz gehiago ageri dira Gizona andreak ikusi du (OSV) baino, eta hiru aldiz gehiago Andreak ikusi du gizona (SVO) baino, EHUko Euskara Institutuak egin dituen azterketen arabera (http:ll corsyntax.ametza.com/cas).)

hori bai da sinplekeria osoa, ezta?, denok dakigunean zein irizpide Azkue-Altubetar-DeRijktarrenetan ohi dauden idatziak gaurko testu sinpleen hauek, gure tradizio idatzi nagusien joeren kontrara, zein ahozko betiko erabileren alderantzira (De Rijki bere azterketako testuetan gertatu moduan, nahiz De Rijkek artean merezi zezakeen barkamen aukera gabe gaur egungo alturotan, uste dut).

Hala beraz ez dut uste aipatu oharra bezalakorik onargarri litekeenik 2021. urtean Euskaltzaindiko Gramatika Batzordearena bezala erreferentziala izan nahi duen Euskararen Gramatika batean.

Azalpen eta zuzenketen zain beraz, eta adeitasunez

Bittor

*Azaleko argazkia: Nothing Ahead

Euskaltzaindiaren gramatikari oharra Euskaltzaindiaren gramatikari oharra

2 pentsamendu “Euskaltzaindiaren gramatikari oharra”-ri buruz

  • Bittor,

    Gueçurretan dabilça.

    Ança denez, gustura aurkitzen dira gueçur mundu horretan.

    Adeitsuqui

  • Bittor:
    Egun on:
    Egun on, Bittor: