Euskalkiez eta ergatiboaz
Euskalkiez eta ergatiboaz –
Hizkuntzalaritzaren eremu lohitsu batean sartuko naizela jakitun, nire ekarpena baino, iritzia botako dut, azkenaldian handik eta hemendik entzundakoen aurrean nire buruak egiten dizkidan etsipenezko galdera eta kezkei erantzun bat bilatzeko nahiez.
Aurten KORRIKA eta EUSKARALDIAren ospakizunak direla-eta, horrek ere adoretu egiten nau hausnarketa hau partekatzera: KORRIKA, besteak beste euskararen aldeko kontzientzia suspertzea xede zuen ekimen gisa sortu zuen AEK-k duela jada 42 urte; EUSKARALDIAren zioa ere antzekoa izan da, alegia, euskaraz elkar ulertzeko gai garenon arteko ahozko hizkuntza ohiturak aldatzearena, euskaraz gehiago solastatu gaitezen. Eta guzti honen aurrean, neure buruari galdetzen diot ea euskara hizkuntzaz ari garenean, zertaz ari ote garen; izan ere, euskaraz gehiago aritzearen aldeko jarrera azaltzea bai, baino ondoren euskaldunok geure burua ‘kategorizatzearena’ bait dator beti: ‘euskaldunberri’, ‘euskaldunzahar’, ‘euskarabatuareaurrekobelaunaldia’, ‘ikastoleroak’, ‘nikezdutEGArik’, ‘nereherrikoeuskara’, ‘nieznaizhemengoa’, ‘hegoaldekoa’, ‘iparraldekoa’, ‘kostaldekoa’, etb luze bat.
Euskara beste edozein hizkuntzaren erabilerak dituen ñabardura berak dituen hizkuntza bat da, ez hobea, ez txarragoa, ez politagoa, ez itsusiagoa, ez zailagoa, ez errazagoa. Eta beste hizkuntza gehienen modura, baditu ere bere arau gramatikal eta linguistikoak, baita arau horien erregularizazioaz arduratzen den erakunde ofiziala ere. Hortaz, beste hizkuntzekin ezbaian jartzea burutik pasa ere egiten ez zaizkigun afera guzti horiek zergatik edo zertarako ekarri euskararenera?
Bi kontu dira aldi berean arduratu eta ernegatzen nautenak: batetik euskalkien inguruan sortzen ari den funtsik gabeko polemika hutsala, eta bestetik, ergatiboarena. Euskalkiena, nire iritzi xumean, ñabardura kontua delakoan nago, ahozkotasunean eragiten duena eta hortaz, beste edozein hizkuntzatan bezala, euskarari ere norberekoaren ahoskatzeak ematen diola zentzua, gorputza eta bizitasuna. Dela euskalkia, dela eskola edo euskaltegian jasotakoa, edota euskarazko komunikabideetan aditutakoa, euskaraz jardutea da axola beharko lukeena. Beste guztia soberakoa baita.
Ergatiboari dagokionez, honetan bai esango nukeela zuzentasun kontuaz ari garela, ergatiboa euskara hizkuntzaren hezurduraren baitan dagoen heinean. Euskara ergatiborik gabe ez da euskara. Euskarazko aditzaren eraketak ergatiboan du oinarrietako bat eta horregatik dago arautua bere erabilera; araua izanik, ezin urratuzkoa euskaraz zuzentasunez jardun nahi badugu (bai hizkuntzatan eta baita beste edozein esparrutan izaten den era berean). Salbuespenik gabe, ergatiboa oker erabiltzea arau haustea da, berdin euskalkian edo euskara batuan.
Hemendik aurrera, ariketa kolektibo baino norberak bere buruarekiko ezarri beharko lituzkeen irizpideak finkatzea izan beharko luke ariketa, euskararen aldeko kontzientzia eta euskarazko erabilera zenbatekoa eta nolakoa izan nahi dugun gure buruari aitortzearena eta horrek dakarrenarekin erantzukizunez jokatzea.
kaixan,
Hala da, euskeran ergatiboa dugunetik, V edo VI. mendetik, ontsa erabiltzen saiatu beharko dinagu.
Ordura arte, majo hitz egiten zuten, euskeraz nahiz iberieraz, inongo ergatiborik barik, Akitaniakoek, Iruña-Veleiakoek etab.,
baina, gaur egun EREGATIBOA DUGUNEZ, ERABIL DEZAGUN BEHAR BEZALA.
…eta nor-nork, eta mugagabea, eta singularra, eta ari-naiz (eta ez -dut), eta partitiboa, eta…
Ergatiboa oker erabiltzea ez da arau haustea edo estetika kontua bakarrik, esaldiaren zentzua erabat aldatzen da.
Euskararen zentzua erabat aldatzen da…
…eta nominalizazioa… (lehen ahaztu zait)
Tira, denok gaude ados, zuzen hitz egin behar diagula.
Gainera, egungo euskera garaikidean, bai alda daitekeela zentzua ere, eragatiboa erabili ezean.
Baina ergatiboaz gabiltzalarik,, kontutan hartu behar, eragatiboaz salatu zutela Iruña-Veleiakoa, hura sunttsitzeko asmoa.
Eta azkenean ere suntsitu egin zutela, “A-artikulu” fantasma dala-eta.
“Faltsua” zela, eta “faltsua” zela “A-artikulu” inexistente hori agertzen omen zelako. Eta nik daukat hori ahansteko!
Zuek bai, akaso?
Ba hori, Iruña-Veleiakoek ez zuten erabiltzen “ERGATIBOA”, eta euskerak eta iberikoak ere ez, V. mendera arte, baina erraz ulertzen da Veleia institutoko ikasle batek idatzi zuena: “Niivrii ata aRaina aRapa”. Baia ibaiko arraina, a zer gozoa!
Eta guk, inozook, bahitu egin diegu Veleiakoei eure aRaina”
Euskaldunok ez zeukeago lotsarik, ume horri bere ATAren aRaine lapurtzeagatik!
Naberanec dioscu:
“Tira, denok gaude ados, zuzen hitz egin behar diagula”
“diagula” hau ez da çucen hitzeguindacoa. Hor “dugula” behar da!
Ez daquit noiz ikassi behar duçun hicaren erabilera, gazte!
Eta halaber dioscu ecen V. mendera arte euscaldunec ez çutela erabilcen ergativoa!
Nondic daqui berac hori?
Neuc ez daquit erabilcen çutenz, baina hori hain modu merkean affirmatzecotz aurpegui gogorra behar da, guero!
Pazientzia pixkat tokaio, ikasiko diat pittinka-pittinka; hartzak kontutan, maisu Juan, nire bailaran ez dugula erabili hitanoa,
Bestea, ergatiboa V.-VI mendean hasi zela, ez zioat nik, baizik eta katedradun “ofiziokoek”.
Eta badakik ezta, lagun? horiek infalibleak dituk.
hau dela eta hori dela, turroi zatitxo bat utzi duk jan barik, tokaio: zer deritzok Iruña-Veleiakoari?
Ala ez al zaik guztatzen turroia? Bada, Alakanteko markakoa duk, almenderazkoa.
gainera, Iruñako Veleiara bahoa, hantxe ikusi ahal izango dituk hire lagun minen (Lakarra eta Gorrocharen) labainkaden apatx-markak ere!!
Ontsa nabilek hitanoarekin, maixu?
Tira,
Eta orain ERGATIBOAREN AUZIA planteatu duzuen Foro honetako denoi zuzentzen natzaizue.
Iruña-Veleiakoaren auzian ERGATIBOAK eta sasi-artikuluak jokatu zuten paperaz inphormaçione aski ez badaukazue, zoazte Patxi Alañak asteburuoro antolatzen dituen bisita gidatu horietariko batera.
Gonbidatuta zaudete. Eta gainera orain PASE-nazia erakutsi beharrik gabe.
Bi mila eta hogeita biko
bigarren hilaren bian,
natura lotan zetzan garaian
sartu haiz heu loaldian,
eginbeharrak egin samarrak
hituelako agian;
izarrak deika heuzkaan eta
berehalaxe haiz hi han,
maite joanez inguraturik,
goi-zabaltasun handian.
Hire izaerak urtzen zitian
gizadi eta izadi,
txoriei eta hegaztiei so,
beti erne, beti adi.
Udaberria bazetorrean,
baina heu lehenago jalgi;
fede handiko gizona hintzen,
nonbait zerutik badadi,
hola hegaka eta bertatik
egiguk berriro argi.
Keinu bakarrak esan nahiko dik
jada bertan hagoela,
eta hogeita bik “Jokin Altunak
jantzik dik beste txapela!”;
zazpik, ostera, gure herrira
askatasuna heldu dela;
Pello, gu zaintzen jarraitu ezak
orain artean bezela,
nik zin dagiat bizi gareno
gugan biziko haizela.
Xabier Euzkitzek kantatuak
Pello Zabalaren azken agurreko elizkizunetan, Arantzazun.
“Goiena” aldizkaritik hartu ditut bertsoak baino, doike, akats ttiki batzuk izan badaude…
Nere euskara pattalean, ez du zentzu haundirik:
“nonbait zerutik badadi”.
Zuzena: “nonbait zeruRik badadi”.
hola hegaka eta bertatik / egiguk bertatik argi beharrean,
hoa hegaka eta bertatik / egiguk bertatik argi”
Hika/hitanoa praktikatzen…
Izan badira, nire, handirik, aldizkaritarik, akats ttipiak