Euskaldun berri guztiei eskerrik asko
Euskaldun berri guztiei eskerrik asko –
Zaila da hizkuntza bat zerotik hastea, zaila da zure ama hizkuntza ez den beste bat ikastea, zaila ere urteetan zehar minorizatua (bai minorizatua eta ez minoritarioa) izan den hizkuntza batean jardutea. Horregatik guztiagatik, euskaldun berri guztiei eskerrik beroenak luzatu nahiko nizkizueke.
Euskaldunok esan izan dugu askotan euskara ez dela hizkuntza soil bat, mundua ulertzeko modu bat baizik. Gure hizkuntzak erresistentziara behartu gaituelako, gure berbak klandestinitatera, halabeharrez.
Teoria feministan erabili izan ohi da betaurreko moreen metafora (munduaren pertzepzio berriak eskaintzen dizkizuten betaurrekoak), nire ustez, euskararekin antzeko zerbait gertatzen da. Euskara sentitzeko gaitasuna dugun momentutik, gure herriaren filosofia ulertzeko ahalmena dugulako, euskara barneratzen dugun unetik, hitzen esanahi bikoitza ezagutzeko abilezia dugulako.
Zuek, euskaldun berriak, eguneroko borroka bizi duzue, zuetariko askok ez zineten Euskal Herrian jaio, beste askok egoera politikoa medio, ez zenuten txikitatik gure hizkuntza ezagutu eta beste batzuek, ez zenuten “beharrezkotzat” jotzen, baina azkenean, pentsamendu hori iraultzeko kapaz izan zarete, hortaz, berriro ere esker mila.
Euskara eskolan ikasi genuenok jakin badakigu bidea ez dela erraza, oztopo ugari daudela tartean eta askotan euskaldun zahar harroputzekin topatuko zaretela. Hala eta guztiz ere, lasai egon, gehienok asko eskertzen baitugu egunero egiten duzuen esfortzu bikoitza, egunero euskara ikasteko ahalegina, alegia. Beraz, ogi gogorrari agin zorrotzak.
Euskaldun berri bakoitzak mila arrazoi izango ditu gure hizkuntzara gerturatzeko, mila arrazoi mundua perspektiba berri batekin ikusten hasteko. Baina aurrekoan, iritzi artikulu hau prestatzen nengoelarik, lagun batek honakoa aipatu zidan; “nik euskara ikasteko hautua egin nuen, nire arbasoen arrastoa ez galtzearren”. Hark euskarak oraina soilik islatzen ez zuela ohartarazi zidan, gure hizkuntzak historia islatzen baitu, gure herri zapalduaren historia, gure arbasoen historia, alegia.
Argi dago, hizkuntzak ez direla berbaz osaturiko etengabeko olerkiak, ez dira gizarte bateko kideak komunikatzeko erabiltzen duten baliabidea, hizkuntzak mundua ulertzeko zein antzemateko moduak dira, bizitzeko modua, hain zuzen ere. Hortaz, has gaitezen euskaraz gozatzen, euskaldun berriak zoriontzen eta herri kontzientzia duen hizkuntza geroz eta gehiago erabiltzen.
Dena laudorioak dira zure testuan eta kritika bakarra “euskaldun zahar harroputzak” izan da. Ebangelioetako seme galduaren parabola datorkit gogora: bere lana beti fin egin zuen semea etxera itzultzean etxe guztia festa batean topatu zuen, axolagabe ibili zen beste semea etxera itzuli zelako eta sumindu egin zen seme zintzoa, bera beti fin ibili arren festa bakar bat ere izan ez zuelako. Nik ebangelioko pasarte hori entzuten nuenean seme zintzoaren alde jartzen nintzen, ulergaitza egiten zitzaidan mezua: bizitzan nahi dituzun ankerkeri guztiak egin, gero azken unean zintzo jokatu eta saria zuretzat.
Ez dakit zein izango diren “euskaldun zahar harroputzak” zuretzat. Agian axolagabe zebilen anaiaz arrazoi osoz kexatu zen seme zintzoa? Ados nago zurekin, euskara ikasten duen orogatik poztearekin, baina bere neurrian. Ez gaitezen galtzak galduta arrastatu lotsagarri moduan. Ni ez ninduen inork zoriondu espanola ikasteagatik. Kolonizatuaren sindrome apur bat ageri da testu honetan.
Neu euscaldun berria naiz, duela 43 urthe hassi nincen euscara ikasten. Orain 58 daduzcat.
Ez dut nehorc esquerrac emaitea nahi.
Esquerrac neuc emaiten derauzquiot euscarari berari, ceren harc niri guehiago eman baiteraut, neuc berari baino.
Milla esquer, euscara!
Milla esquer, naffarrera!
Josu!! Berria, berria… ere ezin esan, ez? 43 urte euskaraz hitz egiten, naffarrera menperatzen duen euskaldun bakarra… honezkero bada garaia zeure burua euskaldun zahar bezala ikusteko, eh! 😉
Ahahahah!
15equin hassi euscaraz ikasten. Nire contura ecein ere euscaltegui edo academiatara joan gabe. Hoguei urtherequin euscal maisua nincen escola publicoan, magisterio eguin ostean Euskal Filologia sailean. Lehen promotionea içan guinen. Hirurgarren maila eguiten ari guinela’ lanean hassi guinen euskarazko irakasleak behar baitziren escoletan.
20 urtherequin laphurtera classicoz ere banequien Krutwigec berac iracatsiric. Bera içan da nire euscal iracasle bakarra.
Ni Noja eta Laredo arteco herri ttipi batean jaio nincen: Beranga.
Milla esquer!
honezkero bada garaia? euskaldun zahar bezala? Hori ez duk euskara motel! Eta ni ere euskaldun berria nauk, baina ez hi bezain kolonizatua.
Nagore,
Nori minço çatzaizquio?
Adeitsuqui
Labur beharrez. Agerikoa dugu uskara batuaren kontrako jarrera, euskalkia baizik, eta gaizki, ez dakiten anitzen aldetik. Erderakadaz josiriko euskara, euren ustez benetakoa. Ez dakitenez euskara jatorraren aldekoak dira, beti ere erdaraz. Eta euskara batu noranahikoaz, etxekoaz eta jasoaz mintzo diren gazte asko, euskaldun ia gehienak, beste jator horiek irakurtzen ere ez baitakite, liburu bat zer den, arrastorik ere, nonbait, ez dira nahiko euskaldun. Hala ere, horiek dira euskaldunak, ikasiak eta irakurriak, eta berandu baino lehenago , zenbait, horretaz ohartuko dira, edo jadakin ohartu dira, eta bekaizti dira, kaiku. Jende ikasia zer da eta nor da nornahiko herrialdetan. Horixe bada! Ikasia eta irakurria, egoki mintzatzen dakiena, ideiak zehatz adierazten, ñabardural biltzen eta ez erman umea medikuari dioena.
Aizak! Hik ez duk jakinen, baina saldoa gaituk euskaldunzahar kontu horrekin gogaituta gaudenok,Jakin badakigu euskaldun zahar horren gibelean ezjakintasuna, hau da, analfabetismoa baino ez dagoela, ikasteko ezintasuna, polittago, ezintasunie. Porrot kolektibo erabatekoa, Kepa Altonagak esana, eta ez ditiat bere hitzak nire egin nahi.
Ez diat entelegatzen! Nori, zer demonio duk hori? Noi behar lukek, ez da hala? Hoa apapa eta eraman hirekin uzten duan adinako bakea! Nahikoa diagu. Har ezak erretiroa, hurren izanen duk eta, eta ibili paseoan.
Ba niri Josu-ren Naffarrera asko gustatzen zait, euskara zeinen aberatsa den ikusarazten dit.