Euskal Herrian Euskaraz (2): bahiketa-salaketa EHEren kontra

Euskal Herrian Euskaraz (2): bahiketa-salaketa EHEren kontra – 

1979ko abenduaren 24a: Euskal Herrian Euskarazko hamahiru kide Nafarroako Diputazioaren egoitzara sartu ziren, Malon diputatuaren bulegora. Esan zioten ez zirela handik mugituko harik eta euskararen aldeko plan bat egiten zen arte. Malon diputatua bulegotik atera zen, eta poliziei deitu zien. Orduan, EHEko kideak balkoira atera, eta barandari azkar eutsi zioten, handik kanporatu ez zitzaten, eta oihuka hasi ziren: “EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!”.

Gazteluko plazara ematen zuen balkoiak, eta jendea biltzen hasi zen. Goian, foruzainak EHEko kideak ateratzen saiatzen ziren, eta behean, jendeak lorategiko lur-mokorrak jaurtitzen zizkien poliziei.

Bahiketa-salaketa jarri zieten hasieran, baina, azkenik, agintarien aurkako atentatuan gelditu zen, kide bakar baten kontra.

Informazio gehiago:

Del Burgok salaketa jarri die Diputazioa okupatu zuten hamahiru kideri -el pais-

Gaur epaituko dute Iñaki Zabaleta kazetaria-El País-