Euskal “gramatikaren erabateko kolapsoa” Netflixeko euskarazko azpidatzietan

Euskal gramatikaren erabateko kolapsoa Netflixeko euskarazko azpidatzietan –

Sustatu.eus ataritik jasoa.

Ikusle askok bezala, Josu Barambones itzultzaileak ere erreparatu dio plataformetan euskarazko azpidatziak agertzen hasi direnean, ageriko akats asko ageri direla. Hortaz, azterketa egin du, 5 ikus-entzunezko hartuta Netflixen daudenak, itzultzaile desberdinenak, eta EIZIE elkartearen Senez aldizkarian argitaratu ditu bere ondorioak. Ondorio latzak, benetan. “Esango nuke gramatikaren erabateko kolapso baten aurrean gaudela, eta kolapso hori oso zabalduta dagoela aztertu ditudan testuetan”, dio Barambonesek.

Euskal "gramatikaren erabateko kolapsoa" Netflixeko euskarazko azpidatzietan

Barambonesek detektaturiko oker sistematikoen artean, mugagabe eta mugatuaren arteko nahasketa, deklinatzean okerrak, ahaleraren erabilera okerra, “elkar” izenordainaren desagerpena (“ezagutzen zarete?”), egitura erreflexibo okerrak (“galdetzen naiz”), ohi partikula tokiz kanpo, -(e)laren forma okerra…

Adibide zehatzekin artikuluan bildutako batzuk hemen. Ari izan aditzarekin, adibidez. Goiko irudia ere hemen aipaturiko pasarte batekoa da, Wednesday telesaileko azpidatzietakoa.

Euskal "gramatikaren erabateko kolapsoa" Netflixeko euskarazko azpidatzietan

Aditz sistema oker gehiago:

Ergatiboarekin ere asmatzen ez dugunean:

Adibide miszelaneoak:

Euskal "gramatikaren erabateko kolapsoa" Netflixeko euskarazko azpidatzietan

Forma hauez gain azpidatziak egitean kontuan hartu behar den segmentazioa ere askotan oker egiten dela ikusi du Barambonesek. Eta bere ondorio garbi bat da, itzulpenaren gaineko gainbegiraketarik ez dagoela, zuzentzailea beharko litzatekeela.

Baina euskararen kalitatearen eskasa da kezkabide nagusia artikulugilearentzat:

“Euskararekin lan egiten dudanez, euskarazko eskaintzaren kantitatea bainoago kalitatea dut kezkabide. Azpidatzien hizkuntza-kalitatea aztertzerakoan ez naiz ibili euskara perfektu eta makulagabe baten bila, baina ispilu bat behar nuen azterketa linguistikoa egiteko. Ispilu hori euskara batua izan da, eta oroz gain hiztunen idatzizko erabilera landuak ezarritako arau eta konbentzioak. Eta, euskarazko azpidatziak ispilu horren aurrean paratu ditudanean, arau eta konbentzio gehienek herren egiten dutela ohartu naiz. Esango nuke gramatikaren erabateko kolapso baten aurrean gaudela, eta kolapso hori oso zabalduta dagoela aztertu ditudan testuetan. Bost itzultzaileren azpidazketa aztertu eta gero, ondorio gisa esan dezaket guztien azpidatzietan errepikatzen direla akats berak, sistematikoki errepikatu ere. Akats horiek euskararen oinarrizko arauak bortxatzen dituzte, eta uste dut egoera honen berri eman beharra zegoela, konpontzeko mekanismoak abian jar ditzaten horretarako ahalmena edo gaitasuna dutenek. “

Irakurri Senez-eko artikulua: Josu Barambones Zubiria: Netflixeko euskarazko azpidatzien segmentazioa eta hizkuntza-kalitatea. Senez 54 (2023).

Euskal “gramatikaren erabateko kolapsoa” Netflixeko euskarazko azpidatzietan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.